peoplepill id: dora-serrano
DS
Spain
2 views today
2 views this week
The basics

Quick Facts

Places
Work field
Gender
Female
Place of birth
Cedillo del Condado, Toledo Province, Castile-La Mancha, Spain
Place of death
Pamplona, Basin of Pamplona, Merindade of Pamplona, Spain
Age
96 years
The details (from wikipedia)

Biography

Dora Serrano Serrano (Cedillo el Condado, Toledo, 1916ko abenduaren 27a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2013ko azaroaren 1a) militante komunista izan zen.

Ibilbidea

Dora Serrano nekazarien familia ugari errepublikazale batean jaio zen Cedillo el Condado herrian. 1936ko uztaileko kolpe militarraren ondoren, tropa matxinoak inguruko herrietara hurbildu ahala, familia osoa Madrilera joan zen.

Gerrako urte haietan, Dora Errepublikako Armamentu Idazkariordetzan aritu zen lanean (1937), zehazki arma-fabrika batean, eta Espainiako Alderdi Komunistann, Sobietar Batasunaren Adiskideak -etan, Nazioarteko Sorospen Gorrian eta Gazteria Sozialista Bateratuak -en afiliatu zen. Gerra amaitzean atxilotu zuten, bere familiako hainbat kiderekin batera. Bere aita eta anaia epaitu zituzten epaiketa sumarisimoan, eta hainbat urtez espetxeratu zituzten, eta Dora Las Ventas-eko emakumeen kartzelan egon zen hainbat hilabetez. 1939an atera zen espetxetik.

1940ko hamarkadan Iruñeara joan zen bizitzera, bere ahizpa bat bizi zen bertan, eta janari-denda txiki bat ireki zuen Descalzos kalean. Nafarroako hiriburuan bertan, sortzen ari zen PCEren erakunde hasiberriarekin harremanetan jarri zen. Erakunde horretan, besteak beste, Fernando Gómez Urrutia zegoen, bere lehen senarra izango zena (1961ean hil zen arte), eta Jesús Monzonen koinatua eta laguna zen. Talde komunista osatzen zuten kideak 1943ko abuztuaren 23an atxilotu zituzten, eta Madrilgo Poliziaren Zuzendaritza Nagusira eraman zuten.

Sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Dora Serranori, nahiz eta ezin izan zen haren aurkako ezer frogatu. Franco hil ondoren, Dora Serranok PCErekin lotu zenberriro, eta legeztatu ondoren militante aktiboenetako bat bihurtu zen. Iruñeko udal hauteskundeetan parte hartu zuen 1979an. 1980an onik atera zen Iruñeko PCEren egoitzarn aurka jarritako bonbaren eztandatik.

Omenaldiak

  • 1992an, Nafarroako CCOO sindikatuaren V. Biltzarrean, omenaldia eskaini zitzaien Jacinto Otxoari eta Dora Serranori.
  • 2024an Iruñeko Udalak erabaki zuen Frankismoak errepresaliatutako 10 emakumeren izena jartzea Hego Txantreako kale eta plazei: Dora Serrano Serrano, Julia Bea Soto, Julia Fernández Zabaleta, Aurora Gómez Urrutia ; Mª Luisa Elío Bernal; Josefina Guerendiain Caro; Nemesia Baztán Turrau; Ramona Zapatero Zapatel; Matilde Huici Navaz eta Mª Carmen Húder Carlosena.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Perez Ibarrola, Nerea.(2021). «Ilusión y supervivencia. Vida y compromiso de Dora Serrano» Nuestra Historia 12:309-315. ISSN 2529-9808..
  2. (Gaztelaniaz) l.c.(2013-11-03). «Fallece a los 96 años Dora Serrano, histórica activista del Partido Comunista en Navarra» Diario de Noticias de Navarra .
  3. (Gaztelaniaz) «Fallece Dora Serrano, histórica militante de las JSU y PCE-EPK» www.gaztekomunistak.com .
  4. SL, TAI GABE DIGITALA.(2024-02-19). «Diez represaliadas por el franquismo nombrarán calles en la Txantrea» naiz: .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Dora Serrano is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Dora Serrano
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes