Didier Rouget
Quick Facts
Biography
Didier Rouget (Paris, Frantzia, 1952ko irailaren 15a - 2015eko urtarrilaren 6a) Parisen jaio baina Uztaritzen bizi zen abokatua zen.
Biografia
Ideologikoki ezkerrekoak ziren mugimenduetan ibili izan zen eta Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioetan ere ibili zen. Hor Euskal Herriko gatazka ezagutu zuen. Gerora, zuzenbide ikasketak amaitu zituenean euskal iheslariei eta euren familiei laguntzen ibili zen.
Parot doktrina Estrasburgoko auzitegietara eraman zuenetako bat izan zen eta hainbat tortura salaketa Europako Giza Eskubideen Auzitegira eraman zituen. Gainera, HB, EH eta Batasunaren legez kanporatzearen kontrako helegiteak jarri zituen.
Doktore tesia torturari aurre egiteko neurriei buruz egin zuen eta ondorioz, 1997an hiru guardia zibil zigortzea lortu zuen. 1990an, berriz, NBEko Torturaren aurkako Batzordeak Frantzia zigortzea lortu zuen.
Bestalde, Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendari ohiaren tortura salaketak Estrasburgora eraman zituenetako bat ere izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Arantxa Elizegi, «Didier Rouget abokatua hil da, 'Parot doktrina' Estrasburgora eraman zuenetako bat», Berria, 2015-01-06