Cruz Otxoa de Zabalegi
Quick Facts
Biography
Miguel Cruz Otxoa de Zabalegi Paternain (Gares, Nafarroa, 1840ko maiatzaren 3a - Toledo, Espainia, 1911ko otsailaren 25a) nafar elizgizona, legegilea eta politikari karlista izan zen.
Biografia
Zuzenbideko, teologiako eta filosofiako ikasketak egin zituen Zaragozako eta Salamancako unibertsitateetan. Zaragozako unibertsitateko katedraduna zen eta Gorteetako diputatu hautatu zuten 1869. eta 1871. urteetan, eta senatari 1893. urtean.
Hirugarren Karlistaldian Santa Kruz apaizaren taldearekin parte hartu zuen. 1873. urtean atxilo hartu eta hiltzera kondenatu zuten hasieran; gero bizia barkatu zioten. 1882. urtean egin zen apaiz eta Gasteizko elizbarrutiko epaile izendatu zuten. Legitimista Español egunkarian eta El Boletín Eclesiástico de la Diócesis de Calahorra aldizkarian idatzi zituen lan aipagarrienak. Harena da Memorias de la Campaña carlista obra.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |