Consuelo Osa
Quick Facts
Biography
Consuelo Osa San Martin (Mutriku, Gipuzkoa,1922ko urriaren 22a - Ibidem, 2015eko apirilaren 23a) erraketista profesionala izan zen. Consuelo izenarekin jokatu zuen, aurrelari postuan, Sevilla eta Bartzelonako frontoietan.
Biografia
Consuelo, bere herrikide Milagros Uranga Galdos bezala, erraketista profesionala izan zen. 1941etik 1948ra jokatu zuen Sevillako Sierpes frontoian eta Bartzelonako Barcelona eta Deportivo frontoietan.
Aitzindariak
Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.
2019ko martxoaren 21ean Raketistak, lehen eta orain dokumentala proiektatu zuten Mutrikuko Zabiel kultur etxean.
Erreferentziak
- ↑ «Esquelas y Necrologicas | Eibar | Consuelo Osa San Martín | diariovasco.com» canales.diariovasco.com .
- ↑ «Consuelo Osa San Martín Consuelo | Raketistak» datubasea.raketistak.com .
- ↑ «Consuelo Osa posatzen 1 | Raketistak» datubasea.raketistak.com .
- ↑ «F. Bartzelonako kuadroa: raketistak eta palistak | Raketistak» datubasea.raketistak.com .
- ↑ «'Raketistak, lehen eta orain' dokumentalaren proiekzioa (Mutriku)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza .