Carlos Urquijo
Quick Facts
Biography
Carlos María de Urquijo Valdivielso, euskaraz Carlos Urkijo izen-deiturez ezaguna (Laudio, Araba, 1964ko abenduaren 30a) Eusko Legebiltzarreko kide izan da IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan, PPren ordezkaritzat. Euskadiko Alderdi Popularreko Batzorde Exekutiboko zein Alderdi Popularreko Espainiako Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea da. Lan-harremanetako graduatua.
2012tik 2016era, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria izan zen. Kargu horretatik, aktak euskaraz bidaltzen dizkioten udal guztien aurka jo du auzitegietara, euskaraz ez ezik gaztelaniaz ere bidali behar dizkiotela iritzita. Udal horiek Urkijoren jarrerak euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen duela diote. Donostiako auzitegian, udalei arrazoi eman zieten; Bilbokoan, berriz, Urkijori. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, azkenik, aktak euskara hutsean bidali ahal izatearen aldeko epai irmoa eman zuen 2015eko urriaren bukaeran, eta Espainiako Gobernu Ordezkaritza auziaren gastuak ordaintzera zigortu.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Eusko Legebiltzarra
- Alderdi Popularra
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |