peoplepill id: bakartxo-ruiz
BR
Spain
2 views today
3 views this week
Bakartxo Ruiz
Navarrese politician and parliamentarian

Bakartxo Ruiz

The basics

Quick Facts

Intro
Navarrese politician and parliamentarian
A.K.A.
Bakartxo Ruiz Jaso
Places
Work field
Gender
Female
Religion(s):
Place of birth
Pamplona, Spain
Age
47 years
The details (from wikipedia)

Biography

Bakartxo Ruiz Jaso (Iruñea, Nafarroa, 1977ko abuztuaren 18a) nafar politikari abertzalea da, bere ibilbidea Bildun eta gerora EH Bildun gauzatu duena, ezker abertzaleko independente gisa. Ogibidez irakaslea, 2011z geroztik Nafarroako Parlamentuko parlamentaria da, eta 2018an 2019ko foru hauteskundeetarako EH Bilduren lehendakarigai izendatu zuten.

Bizitza

Txikia zela hiru ikastola ezberdinetan ikasi zuen, garai hartan euskaraz ikasteko aukera ikastoletan soilik baitzegoen. Herri ikastola itxi zutenean Atarrabiako Paz Zigandan ikasi zuen, eta bigarren hezkuntza San Fermin ikastolan gauzatu zuen. Joseba Asiron, gerora Iruñeko alkate izango zena, izan zuen irakasle bertan, eta berak handitu zion historiarekiko duen zaletasuna.

Txikitatik argi zuen irakasle izan nahi zuela, eta Artearen Historia ikasteko zorian egon zen, baina hizkuntzak ere gogoko zituen. Bigarren aukera gisa ile-apaintzaile izatea zeukan. Euskara altxor bat dela uste du, eta betidanik hari buruz gehiago jakiteko gogoa zuenez, beragan eragin handia izan zuten euskara irakasleak tarteko, azkenean Euskal Filologia ikastea erabaki zuen. Gaztetan ikasle fina zen, nota onak ateratzen zituen eta karreran zenbait ohorezko matrikula ere eskuratu zituen.

Euskal Filologia EHUren Arabako kanpusean ikasi zuen, Letren Fakultatean. 5 neskako ikasle-pisu batera joan zen, eta etxetik kanpo ikastea oso esperientzia aberesgarria iruditu zitzaion. 18 urterekin hasi zuen karrera, eta amaitu zuenetik etxetik kanpo bizi izan da. 1999an, 22 urte zituela, bera ikasle izandako Iruñeko San Fermin ikastolan Bigarren Hezkuntzako irakasle sartu zen. 12 urte eman zituen bertan lanean, arlo ezberdinetan: Euskara eta Euskal Literatura, Kultura Klasikoa, Literatura Unibertsala eta Gaztelania, besteak beste. 2011z geroztik eszedentzian dago.

Ibilbide politikoa

Bilduren sorrera

Bildu sortu aurretik zenbait elkartetako aurpegi izan zen, besteak beste Hamaika Bil Gaitezen eta Nafarroa aldatzen plataformetako bozeramailea izan zen. Elkarte hauetatik Herritarron Garaia sortu zen, Bakartxo Ruiz bozeramaile zuela Nafarroan Eusko Alkartasunari Bildu koalizioa egituratzen lagundu ziona.

2011ko apirilaren 3an, Bildu koalizioaren aurkezpen-ekitaldian, aurpegi nagusietako bat izan zen, Pello Urizar (EA) eta Oskar Matuterekin (Alternatiba) batera. Donostian egindako ekitaldi horretan “konpromiso garaia” zela adierazi zuen, “herri kondenatu baten ordez nazio aske bat eraikitzeko” apustu eginez, “elkarlan eraginkor baten oinarriak ezarriz espazio berrietara” zabalduz, “herri honek behar duen aldaketa politiko sakona gauzatzeko, hemendik 500 kilometrotara hartzen diren erabakien menpe ez egoteko”.

2011ko maiatzaren 11n Bilduren kanpaina-ekitaldian, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

2011-2015 legealdia Nafarroako Parlamentuan

2011ko foru hauteskundeetan Bilduren Nafarroako zerrendetan aurkeztu zen, eta foru-parlamentari hautatua izan zen, koalizioa laugarren indarra izan baitzen, botoen %13,3 eta 7 eserleku lortuz.

2011-2015 legealdian EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioaren bozeramaile gisa jardun zuen, eta batzorde iraunkorreko zein bozeramaileen batzarreko kidea izan zen. Horretaz gain, Hezkuntza Batzordeko lehendakariordea izan zen, baita Osasun, Araudi eta Foru-Erregimenaren Batzordeetako kidea ere. 2014 eta 2015 bitartean ustelkeriaren aurkako proposamenak lantzeko batzorde txostengileko zein desgaitasunetarako politika integratzaileen batzorde bereziko kide izan zen.

2015 eta 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak

2015eko Espainiako hauteskunde orokorretan EH Bilduren Nafarroako zerrendan bigarren joan zen, Sabino Cuadra kongresuko parlamentariaren atzetik, baina EH Bilduk ez zuen esarlekurik lortu, botoen %9,9 soilik eskuratu baitzuen (laugarren indarra).

Hilabete batzuk geroago errepikatu ziren 2016ko Espainiako hauteskunde okorretan Bakartxo Ruiz izan zen zerrendaburu Kongresurako, baina hauetan ere ez zuen eserlekurik eskuratu, berriz ere laugarren indarra izan baitzen botoen %9,38rekin. Hauteskunde-gauean eserlekurik lortu ez arren egindako “ahalegin kolektibo eta lan handiaz” harro zegoela adierazi zuen, eta EH Bilduk estatuko hauteskundeak zirenez “lan zaila” zuela azpimarratu zuen.

2015-2019 legealdia Nafarroako Parlamentuan

Bakartxo Ruizen aurkezpena EH Bilduren zerrendaburu gisa 2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako, Iruñean.

2015eko foru hauteskundeetan EH Bilduren zerrendetan aurkeztu zen, laugarren postuan, ezker abertzaleko, EAko eta Aralarreko kideak txandakatzen zituen zerrendan. Adolfo Araiz zerrendaburu zuela, koalizioa hirugarren indarra izan zen, botoen %14,5 eta 8 eserleku lortuz. EH Bilduk Uxue Barkos (Geroa Bai) buru zuen gobernua babestu zuen, Podemos-Ahal Dugu eta Izquiera-Ezkerra alderdiekin batera lauko gobernua osatuz. Bakartxo Ruiz lau alderdiek akordio programatikoa lortzeko egindako bileretan EH Bilduren ordezkarietako bat izan zen.

Legealdi honetan Eskubide Sozialen Batzordeko lehendakaria izan zen, eta Osasun zein Harreman instituzional eta hiritarren batzordeetan aritu zen. Gainera, Ultzamako biometanizazio plantaren ikerketa-batzordean ordezkoa izan zen.

2018ko maiatzean EH Bilduk 2019ko foru hauteskundeetarako Nafarroako lehendakarigai izendatu zuen, lauko gobernuak ekarri zuen aldaketan sakontzeko aukera onena zela iritziz.

Bizitza pertsonala

Bataiatua izan zen, baina gerora ez zuen jaunartzea egin eta egun ateotzat du bere burua. Bere etxean ez dela erlijioa bizi izan esan du.

Irakaslea izateak pertsona moduan garatu duela uste du, zenbait arlotan sakontzeaz gain nerabeekin eta nerabeez asko ikasi duela adierazi du, ikasleengatik umiltasuna jaso duela, eta jenderakin erlazionatzeko trebetasun handia eskaini dion lana dela. Etorkizunean zalantzarik gabe irakaskuntzara itzuliko dela esan du.

Irakurtzea gogoko du, asko gustatzen zaizkio hegoamerikar eta euskal literatura, baita emakumeen literatura ere. Gogoko dituen autore batzuk Vargas Llosa (La fiesta del chivo liburuak markatu egin zuela adierazi du), Joseba Sarrionandia eta Lucía Etxebarria dira. Gioconda Belliren La mujer habitada liburua ere aipatu du bere liburu gogokoenen artean. Bestalde, senderismoa ere gogoko du, eta urte askoz ikastolan dantzetan aritutakoa da.

Iruñeko Arrotxapea auzoan jaioa da, eta egun ere bertan bizi da.

Zigor Ruiz Jaso ETAko preso ohiaren arreba da.

Euskaraz zein gaztelaniaz moldatzen da, eta Twitter zein Facebook orrialdeak ditu.

Kanpo estekak

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Bakartxo Ruiz is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Credits
References and sources
Bakartxo Ruiz
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes