Anjel Aldaz
Quick Facts
Biography
Anjel Aldaz (Ihaben, 1914 - Berriozar, 1993ko urtarrila) nafar bertsolaria izan zen.
Bizitza
Basaburuko Ihaben herrian jaioa, Itsaso eta Lekunberrin egon zen morroi. Espainiako Gerra Zibilean Guadarraman aritu zen, Tercio de Santiago errekete konpainian. Gerratik bueltan, Basaburuko postari postua eman zioten, eta horretan jardun zuen erretiroa hartu arte.
Gazte-gaztetatik izan zuen kantatzeko zaletasuna. Askotan aritzen zen bertsotan ostatuetan; jendaurrean, berriz, Gartzarongo plazan kantatu zuen aurrenekoz. Harrezkero, maiz deitzen zioten Basaburua, Imotz eta inguruko herrietatik bertso bazkari eta afarietan kantatzeko. 1960, 1961, 1962, 1963, 1964 eta 1966ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zen; 1963an erdietsi zuen posturik hoberena: hirugarrena. 1991ko apirilaren 21ean, Etxalekun omendu zuten, Agustin Beloki eta Luzia GoƱirekin batera.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |