Angelita Bilbao Bilbao
Quick Facts
Biography
Angelita Bilbao Bilbao (Bilbo, Bizkaia, 1903ko martxoaren 1a - Buenos Aires, Argentina, 1990eko ekainaren 24a) ekintzaile politiko abertzalea izan zen Uruguain eta Argentinan.
Biografia
Erizaintzako ikastaroak egin zituen Bilboko Zarza klinikan. 1931n Uruguaira emigratu zuen, eta Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Montevideon Emakume Abertzale Batzaren adar bat sortzeko enkargua eman zion. Regino Galdosekin eta Justo Zaraterekin batera, Euskal Ordua irrati saioaren sortzailea izan zen, Roberto García Quevedok gidatuta. 1933an Uruguaira lehen ikurrina eraman zuen Bilbotik. Montevideoko Euskal Erria eta Euskaro Español euskal etxeei eskainitako bandera hori baztertu egin zuen azkenekoak. Euskal Erria zentroak onarturik, Recreo de Malvín izeneko tokian egin zen ekitaldia 1933ko abuztuaren 6an.
Gerra garaia
1936ko Gerra Zibila piztu zeneanEuskal Herriraitzuli zen eta Bilboko Basurtuko Ospitalean aurkeztu zen boluntario gisa. Hainbat borroka-frontetan jardun ondoren, Bilbo erortzean, ospitalean zeuden zaurituekin batera, Santanderrera joan zen, ondoren Bartzelonarako bidea hartu zuen, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, eta Frantzian hartu zuen errefuxiatu Errepublikako Gobernuak. Franco diktadorearen gobernuak heriotza-zigorra ezarri zion.
Gerra ostea
Frantziatik Montevideora joan zen berriro, eta bertan ezkondu zen 1940an. Buenos Airesen (Argentina) kokatuta, hiri horretako Emakume Abertzale Batza sortu zuen. Erakunde horretako eta Laurak Bat euskal etxeko zuzendaritzako kide izan zen zenbait urtez.
Buenos Airesen hil zen 1990eko ekainaren 24an.
Erreferentziak
- ↑ «Bilbao y Bilbao, Angelita - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus .
- ↑ Angelita Bilbaoren ezkontza. .
- ↑ Angelita Bilbaoren. Ezkontza. .