peoplepill id: alberto-onaindia-zuloaga
AOZ
4 views today
5 views this week
Alberto Onaindía Zuloaga

Alberto Onaindía Zuloaga

The basics

Quick Facts

Work field
Gender
Male
Place of birth
Markina-Xemein, Lea-Artibai, Biscay, Basque Country
Place of death
Saint-Jean-de-Luz, canton of Saint-Jean-de-Luz, arrondissement of Bayonne, Pyrénées-Atlantiques
Age
85 years
The details (from wikipedia)

Biography

Alberto Onaindia Zuluaga, James Masterton edo Padre Olaso ezizenez ere ezaguna, (Markina, 1902ko azaroaren 30a - Donibane Lohitzune, 1988ko uztailaren 18a), apaiz bizkaitarra izan zen. Jose Antonio Agirrerekin eta garaiko beste zenbait buruzagi jeltzalerekin zuen harreman zuzena zela eta, Gerra Zibilean eta ondorengo urteetan pertsonaia esanguratsua izan zen.

Jaiotza, ikasketak eta apaizgintzaren hasierak

Markinan jaioa, ikasketak Durangon, Gasteizen eta Erroman egin zituen. Azken horretan egindako urteei esker, Vatikanoko hainbat kargudunekin harremana izan zuen. Doktoretza eta apaiztea Italiako hiriburuan egin zituen.

Abade egin berri, Saturrarango (Mutriku, Gipuzkoa) seminariora bidali zuten irakasle hiru urtez. Valladolideko (Gaztela, Espainia) katedralean kanoniko postua izan zuen. Horren ostean, Gasteizko gotzainak Areetara (Getxo, Bizkaia) bidali zuen. Bertan, AVASC (Agrupación Vasca de Acción Social Cristiana) erakundean parte hartu zuen, baita ELA sindikatuaren indartzean ere, Policarpo Larrañaga eta Jose Ariztimuño, Aitzol, apaizekin batera. Besteak beste, sozialista, komunista eta anarkistekin eztabaida publikoak izaten zituzten, eta propaganda katolikoa egiten zuten, Pio XI.a aita santuak emandako irizpideei jarraituz. Mateo Muxika gotzainak, eskuindarrek bultzatuta, eztabaida horiek debekatu zituen. Onaindiak, AVASC elkartea utzi, eta kazetaritza artikuluak idazten jarraitu zuen, Euzkadin, "Egizale" izenarekin, beti ere langileen eskubideen alde.

Gerra Zibila

Espainiako Gerra Zibila lehertzean, gerra saihesteko eta jeltzaleen eta frankisten artean bakea lortzeko ahalegina egin zuen. Dena den, 1936ko urriaren 7an Eusko Jaurlaritza eratzean, mobilizatu egin zen eta Lehendakaritzara lotu. Gatazkan zehar, Vatikanoan zituen kontaktuak erabili zituen EAJk hartutako jarrera defenditzeko. Horrela, urriaren 23an Aulki Santura txosten bat bidali zuen, EAJren jarrera erabat defentsiboa zela argudiatzeko. Bertan, frankistek Gipuzkoan egindako sarraskien berri emateaz gain, zioen Errepublikako gobernuak autonomia ziurtatu zietela. Kontuan izan behar da, besteak beste, frankistek bere anaia Zelestino hil zutela Hernanin (bera ere apaiza zen).

1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa bertatik bertara ikusi ahal izan zuen, eta Jaurlaritzak bertan gertatutakoa nazioartean zabaltzeko agindua eman zion. Bilbo frankisten esku erortzean, Italiako faxistekin harremanak izan zituen, Santoñako Ituna sinatu ahal izateko.

Erbestealdia

Hego Euskal Herria frankisten menpe geratzean, Donibane Lohitzunen (Lapurdi) erbesteratu zen, baina geroago Parisera jo zuen. Alemaniaren hedakuntzaren beldur, Londresera ihes egin zuen 1940ko ekainaren 10ean. Bertan, BBC irrati katean hasi zen lanean, James Masterton ezizenez. Lan horretan, hainbat idazlan argitaratu zituen, Gerra Zibileko kontuen berri emateko. Gauza bera egin zuen Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren Parisera itzuli eta Radio Parisetik ere.

1960ko hamarkadatik aurrera, Santoñan gertatutakoari buruzko argipenak emateko nahia azaldu zuen, baina EAJren eskariz amore eman zuen. Izan ere, Onaindiaren tesiek italiar faxisten errua gutxitu eta akatsak jeltzaleei egotziko zizkietela uste zuten, baita gertatutakoa euskaldunek Espainiako Errepublikari egindako traiziotzat hartuko zela ere. 1983an, azkenik, El Pacto de Santoña liburua argitaratu zuen; hor jaso zuenez, Santoñako amore emate hitzartuak huts egin zuen jeltzaleen jarrera zalantzatia zela eta, baita Eusko Jaurlaritzak ebakuaziorako izendatutako untziak beranduegi iritsi zirelako ere.

Nahiz eta 1975ean Francoren erregimena amaitu eta 1979an Eusko Jaurlaritza berrezarri, bere azken urteak Donibane Lohitzunen igaro zituen. Hil ondoren, baina, hileta bere jaioterrian, Markina-Xemeinen, egin zitzaion, eta bertan dago lurperaturik.

Liburuak

  • Hombre de paz en la guerra
  • Experiencias en el exilio
  • El Pacto de Santoña


The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Alberto Onaindía Zuloaga is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Alberto Onaindía Zuloaga
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes