Ainhoa Domaica
Quick Facts
Biography
Ainhoa Domaica Goñi (Gasteiz, 1971ko apirilaren 21a) arabar abokatu, familia bitartekari eta politikaria da, Euskadiko Alderdi Popularreko kidea.
Bizitza
Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, arlo juridiko-ekonomikoan espezializatuz.
Arabako foru politikagintzan hasi zuen ibilbide politikoa. 1999 eta 2006 bitartean Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen. 2005etik 2007ra, gainera, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Gaietarako foru diputatua izan zen.
2008an udal politikagintzara pasatu zen. 2008 eta 2011 bitartean Alderdi Popularraren gizarte gaietarako zinegotzi eleduna izan zen. Hurrengo legegintzaldian, 2011 eta 2015 bitartean, Gasteizko alkateordea izan zen. Horrez gain, udal gobernuaren eledun laguntzaile eta Gizarte Gaien eta Adinekoen eta Enpleguaren zinegotzi ordezkari karguak izan zituen. 2015az geroztik zinegotzi-lanetan aritu da oposizioan bi legegintzaldiz jarraian.
2023ko udal eta foru hauteskundeetan Euskadiko Alderdi Popularraren Gasteizko alkategaia izango da.
Erreferentziak
- ↑ Gasteizko Udala. Ainhoa Domaica Goñi. .