Ainara Azpiazu
Quick Facts
Biography
Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi (Hernani, 1980ko azaroaren 7a) gipuzkoar marrazkilaria da. Soziologia lehenengo eta gero Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta 2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da. Besteak beste, Berria, Hernaniko Kronika, Xabiroi, Irrien lagunak, eta Gararen Gaur8 eta Zazpika gehigarrietan kaleratu ditu binetak.
Ilustratzaile gisa hainbat liburu eta argitalpen plazaratu ditu dagoeneko. Azkenen artean daude Maddiren ametsak (Desclêe de Brower, 2010), Calle Blas (Eolas Ediciones, 2011), Manta Belaunetan (Ibaizabal, 2011), Mara eta izar saltzailea (Ibaizabal, 2012), Nahla (Ibaizabal), Izotz zuloa (Erein, 2013), Printzesa Pixontzia (Elkar, 2014), Lau lagun (Ibaizabal, 2014), Hartz Izozkijalea (Minis), Mozoloaren bidea (Dobera Euskara Elkartea, 2016) edo Betaurrekoak hozkailuan (Ibaizabal, 2016). Komikigintzan, paperean zein H28 bezalako euskarri digitaletan aritzen da. Horma-irudi ugari egin ditu Donostialdean bereziki. Umore grafikoa eta komikigintza gai modura hartuta tailerrak burutzen ditu ume eta gazteekin.
2017 urtean Etxepare saria irabazi zuen Paula Estévez marrazkilariarekin elkarlanean egindako Arraroa lanari esker
2019 urtean Tupust kolektiboaren lehen antologian argitaratu zen bere komiki bat.
Hainbat erakusketetan hartu du parte (Aieteko Kultur Etxea, 2016, Tirabirak / Tiras que aflojan, 2016, Arian- Arian- Hernani, 2016).
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ainara Azpiazu Aduriz» ainaraxpi.blogspot.com . .
- ↑ «ETXEPARE sariak. Haurrendako albumak sortzeko :: Saridunak» www.etxeparesaria.eus . .
Kanpo loturak
- Elkarrizketa Irutxuloko Hitzan.
- Euskal komikiaren ibilbidea. (Irutxuloko hitza, 2018.07-14)
- komizketak: Unai Iturriaga eta Ainara Azpiazu Axpi