peoplepill id: zeferino-jemein
ZJ
1 views today
4 views this week
Zeferino Jemein

Zeferino Jemein

The basics

Quick Facts

Gender
Male
Birth
Death
26 June 1965, Bilbao, Greater Bilbao, Biscay, Basque Country (aged 78 years)
Age
78 years
The details (from wikipedia)

Biography

Zeferino Jemein Lanbarri (1887, Abando - 1965eko ekainaren 26a, Bilbo) euskal politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen.

Ibilbidea

Abertzaletasunaren ideologia 17 urterekin besarkatu zuen, Sabino eta Luis Arana ezagutu izanaren ondorioz. Bi anai hauen beste jarraitzaile batzuekin batera Jemeinek Ariñ-Ariñ mendigoizale taldea sortu, eta mendi irteerak nahiz ekitaldi abertzaleak antolatu zituzten, honekin mendigoizale mugimenduari hasiera eman zitzaiolarik.

Jemeinek euskara Bizkaiko Aldundiaren katedran ikasi zuen, eta 1910. urtean Euzkeltzale Bazkunaren sortzaileetako bat izan zen, hau Euzko Gaztedi taldeak sortutako kultur erakunde euskaltzale bat izan zen, Jemein erakunde honetako batzordekide edo mahakidea izan zelarik.

1915. urtean bere adiskide eta alderdikide zen Karmelo Erraztirekin batera Oleskari bijak idazlana idatzi zuen. 1921. urtean, abertzaletasuna Aberri (EAJ) eta Comunión Nacionalista Vasca alderdietan banatu zenean, Jemeinek bere jagole eta lagun zen Eli Gallastegik zuzentzen zuen lehenbiziko alderdi horretara iragango da.

Primo de Riveraren diktadurak Mendigoizaleen Federazioko presidentea zela harrapatu zuen. Gallastegirekin atzerrira joan beharrean suertatu zen, aurretik Manu Egileorrekin batera Bilboko Donejakue katedralan Euzko Gaztediko jaunartze meza orokor bat antolatu baizuten, ospakizun elizkoi hau ezkutuko ekitaldi politikoa zenez, hura direktoriarentzat jasan ezina izanik, Jemein eta Egileor Calahorrara erbesteratu zituzten.

1930eko apirilean, jada Euzkadi Buru batzarreko presidentea zela, EAJko ordezkari gisa, Comunión Nacionalista Vasca alderdiarekin berrelkarteratze-elkarrizketetan parte hartu zuen. ''Pizkundia'' izeneko kultur erakundearen sortzaileetako bat da, honek ''Euzkerea'' izeneko aldizkaria argitaratzeaz gain, ''Oldargi'' antzerki taldea sortu zuen. Era berean, Secretariado Vasco/Euzko Abertzale Idazkaritza erakundearen sorreran ere lagundu zuen.

Sabiniar ideia ortodoxoen jarraitzaile sutsua zen, 1932an Eli Gallastegik Sólo JEL basta idazlana, bere ideia independentistak eta erabateko pentsakera sabiniarraren ondorioz Euskal Estatutuaren aldeko jeltzaleekin liskarrak izan ondoren EAJ alderdia utzi zuenean, Jemein, Gallastegi eta Erraztik Jagi-Jagi aldizkaria eta taldea sortu zuten. Jemeinen idazlanak gaztelania nahiz euskaraz garai hartako Aberri, Bizkaitarra, Euzkadi, Euzko Deya... aldizkarietan irakurgai daude.

1933. urtean Luis Aranari eskeinitako Las bellezas de Aralar (Bilbo, 70 orr.) liburua idatzi zuen, eta 1934an Biografía de Arana-Goiri'tar Sabin eta Historia gráfica del nacionalismo vasco (Bilbo, 402 orr.) liburuak idatzi zituen, azken hori balore dokumental handiko liburua delarik. 1937. urtean atzerriratu egin zen, aurretik Euzko Jaurlaritzako Osasun Saileko administrazio-buruzagia izan zelarik.

Denbora luzez bere adiskidea zen Eli Gallastegirekin batera Donibane Lohizunen bizi izan zen. Gaur egun 1951 eta 1952 bitartean Euzko-Gogoa aldizkarian burututako lankidetzak ikusgai daude. 1965eko ekainaren 26an 78 urte zituela Bilbon hil zen.

Kanpo loturak


Aurrekoa
Alipio Larrauri
EBBko presidentea
"Aberri"
30px

192? - 1930
Ondorengoa
Ramon Bikuña



The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Zeferino Jemein is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Zeferino Jemein
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes