Quantcast
peoplepill id: zaldieroa
Z
1 views today
3 views this week
Zaldieroa

Zaldieroa

Spanish comics artist
Zaldieroa
The basics

Quick Facts

Intro Spanish comics artist
Is Comics artist
From Spain
Type Humor
Gender male
Birth 14 January 1966, Falces, Spain
Age 54 years
Star sign Capricorn
Notable Works
Berria  
Xabiroi  
The details

Biography

Patxi Huarte Larraburu, Zaldieroa (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1966ko urtarrilaren 14a) euskal komikigilea da.

Iruñean bizi zelarik Korrok aldizkarian hasi zen marrazten. AEK-ko didaktika sailean egin zuen lan, didaktika marrazkiak prestatzen. Irratigintzan ere aritu izan da,Paraiso eta Euskalerria Irratietan.

TMEO komiki aldizkarian argitaratu zituen bere lanak, eta Napartheid fanzinea sortu zuen Asisko Urmenetarekin batera 1988an.

Euskaldunon Egunkarian artikuluak eta komiki zintak argitaratu zituen kazeta itxi zuten arte. 1994 urtean Rikardo Arregi Saria jaso zuen Euskaldunon Egunkariako Nafarkaria gehigarrian argitaratutako komiki zintei esker.

Gaur egun egunero Berria egunkarian De rerum natura komiki zintak egiten ditu eta Juan Kruz Lakastarekin batera sortutako Serio Demonio atalean ilustrazioak egin zituen. Kolaborazioak egin izan ditu Nabarra, Aizu!, Bertsolari, Xabiroi eta Karrikiri elkarteko Karrika aldizkariekin; Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian ere argitaratzen du.

2005ean De rerum natura komiki zinten lehen antologia argitaratu zuen Elkar Argitaletxeak eta ordudanik bi urtean behin argitaratu dira bilduma hauek.

2009an, prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen.

 Xabier Olarrak euskarara itzulitako Raymond Queneauren Estilo Ariketak liburuaren ilustrazioak egin zituen.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, berorren hirugarren edizioan.

2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan" izeneko erakusketan hartu du parte beste hainbat marrazkilariekin batera, euskal gatazka binetagileen ikuspegitik eginez.

Bibliografia

  • Zaldi Eroa (TMEO, 1998).
  • De rerum natura 1 (Elkar, 2005).
  • De rerum natura 2 (Elkar, 2007).
  • De rerum natura 3 (Elkar, 2010).
  • De rerum natura 4 (Elkar, 2011).
  • De rerum natura 5 (Elkar, 2013).
  • De rerum natura 6 (Elkar, 2015).
  • De rerum natura 7 (Elkar, 2017).

Erreferentziak

  1. Perez, Ander. «Desertuko kantinplora» Berria . .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
https://www.berria.eus/paperekoa/2032/022/001/2015-08-25/desertuko_kantinplora.htm
http://www.zaldieroa.com
http://www.argia.com/argia-astekaria/2079/ez-nik-ez-nuke-ergatiboa-kenduko/osoa
http://www.argia.com/argia-astekaria/2094/patxi-zaldieroa-huarte/osoa
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=xT2lfquFWYM
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes