peoplepill id: xabier-zapirain
XZ
Spain
1 views today
1 views this week
Xabier Zapirain
Spanish chef

Xabier Zapirain

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish chef
From
was
Work field
Gender
Male
Star sign
GeminiGemini
Birth
5 June 1935, Oiartzun, Spain
Death
12 January 2019, Oiartzun, Spain (aged 83 years)
Age
83 years
The details (from wikipedia)

Biography

Xabier Zapirain Arbide (Oiartzun, 1935eko ekainaren 5a - Oiartzun, 2019ko urtarrilaren 12a) gipuzkoar sukaldariburua izan zen, Euskal sukaldaritza berria mugimenduko sortzaileetariko bat. .

Biografia

Jaioterrian taberna zuen bere familiak eta hor hasi zen amarekin eta izebarekin ikasten. Miren izeneko taberna izango zena, Oiartzungo Elizalde auzoan zegoen eta taberna, denda eta estankoa dena bat zen, oso jatetxe xumea zuena.Formakuntza aldetik, ikasketak Donostian egin zituen, Mirakontxako Azaldegui jatetxe mitikoan, frantses kutsu zuena. Geroago, Iruñean eta ondoren Frantzian lanean egon zen Empress, Le Caprice, eta Le Coq D’Or jatetxeetan.1961 urtean, ezkondu berria zela, emaztearekin, Maria Luisa Ruiz Idigoras, Londresera abiatu ziren, hango Martinez jatetxean lan egitera. Geroago, Hilton hotelean lan egin zuen, non dagoeneko Luis Irizar euskal sukaldariburua, lanean ari zen etasukaldari buru izatera iritsi zen. Han bizi zirela, alaba zaharrena jaio zen baina sei urte eman ondoren euskalherriratu ziren.. Ondoren, Bilbora joan zen, Muñatones jatetxera eta handikbueltatutakoan Donostiako Alde Zaharreko Oyarzun jatetxea hartu zuen. .

Londrestik ere etorria zen Luis Irizar sukaldariarekin batera, salgai zegoen Gurutze Berri jatetxea hartu zuen eta ia 50 urtez kudeatu zuen;1969 urtetik aurrera, Zapirain sendia bakarrik, emaztea eta bi semeekin batera, Xabier eta Gorka, aitak hasitako obra jarraitzen. Jatetxearen edukiera zabaldu zuten, hainbat jantoki gehituta mahakideen kopurua handituz eta ostatu ttxiki bat erantsi zion. Halere, beti mantendu zen foku mediatikoetatik urruti, sukaldaritzari osorik emana..

Sukaldaritza jarduera

Atzerritik itzulitakoan Luis Irizar bazkidea zela, Gurutze Berri jatetxean lanean hasi zen eta ia bost hamarkadatan jarraitu, bertan zendu zen arte. Hasieran,Michelin Izar bat jaso zuten, euskal jatetxe batek jasotzen zuen lehendabizikoa hain zuzen. . 1976-77 urteetan Euskal sukaldaritza berria eratutako mugimenduaren sorreran parte hartu zuen. Izan ere, hasierako hamalau sukaldarien taldeko kidea izan zen . Ordurako Gurutze Berri jatetxea kudeatzen zuen eta bat zetorren taldeko filosofiarekin. Horien arten, nabarmendu daitezke Frantziatik ekarritako ideia berritzaileekiko (Nouvelle cuisine française) zorra eta oinarri sendoak: merkatu sukaldaritza (sasoian sasoiko osagaiak erabiltzea), gastronomiaren sinplifikazioa eta teknifikazioa eta sormena lantzea, besteak beste.. Bere kasuan, goi mailako sukaldaritza klasikoa zen bere estiloa eta ehiza produktuak prestatzen espezializatu zen. Arlo horrek, hain zuzen, eman zion ospea bereziki.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Luis Irízar, maestro de maestros argitaratutako elkarrizketa honako aldizkaian:Sustrai: revista agropesquera, ISSN 0213-330X, Nº. 83, 2008, págs. 4-8
  2. (Gaztelaniaz) Mitxel Ezkiaga.- La otra cara del movimiento de la nueva cocina vasca: Xabier Zapirain, el chef discreto, online, https://www.guiarepsol.com/es/comer/nuestros-favoritos/xabier-zapirain-el-chef-discreto/ [kontsulta data 2019-01-13]
  3. Aitziber Muga eta Javi Colmenero, Noticias de Navarra egunkarian, https://www.noticiasdenavarra.com/2017/03/26/vecinos/jende-asko-etortzen-da-jatetxera-ehiza-garaian-baina-beste-gauza-on-asko-ere-badakizkigu-preparatzen [konsulta data 2019-01-12]
  4. (Gaztelaniaz) Alicia Zulueta, "Noticias de Gipuzkoa" egunkarian, 2017ko martxoaren 24an, https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/03/24/sociedad/gurutze-berri-honra-a-su-mentor [konsulta data 2018-01-12]
  5. (Gaztelaniaz) A. Zabaleta .- Fogones con estrellas 2017ko abenduaren 11an argitaratua, https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/12/11/sociedad/fogones-con-estrellas [kontsulta 2019-01-13]
  6. (Gaztelaniaz)Corcuera, Mikel.- 25 años de la Nueva cocina vasca.- Bilbo : Aizkorri argitaletxea, 2003. ISBN 84-8263-905-6. 81 orr.
  7. Eider Goikoetxea, Euskal sukaldaritza ez da elitista https://www.argia.eus/argia-astekaria/1944/euskal-sukaldaritza-ez-da-elitista , Argia aldizkarian, 2004ko maiatzaren 16aan [Kontsulta 2019-01-13]


The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 13 Feb 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Xabier Zapirain is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Xabier Zapirain
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes