peoplepill id: willis-drummond
WD
2 views today
42 views this week
Willis Drummond
Basque music band

Willis Drummond

The basics

Quick Facts

Intro
Basque music band
The details (from wikipedia)

Biography

Willis Drummonden kontzertua Intxaurrondon, 2018an.
Willis Drummonden kontzertua Arrasaten, 2021ean.

Willis Drummond, Baionan 2004 urtean sortutako Rock taldea izan zen. 2024ko urtarrilaren 5ean azken kontzertua eman zuten, eta gaur-gaurkoz itzulera datarik ez duen etenaldian daude.

Jurgi Ekiza (ahotsa, gitarra), Xan Bidegain (baxua), Rafa Rodrigo (gitarra) eta Felix Buff (bateria) ziren. Baionako talde honetako jatorrizko taldekideak. Geroago Joseba B. Lenoir gitarrista batu zitzaien eta Rodrigok taldea utzi, eta, azken fasean, Vincent Bestavenek osatzen zuen laukotea.

70eko hamarkadako hard-rockaren (hastapenetan, AC/DC zuten erreferentzia nagusi taldekideek) eta Fugazi bezalako hardcore taldeen arteko uztarketa gisa definitua izan da Willis Drummonden musika.

Ibilbidea

2004 urteko abenduan lehen kontzertua eman zuten, Heletako Garra ostatuan, Willis Drummond taldea sortu berri zuten Jurgi Ekiza, Pierre-Antoine Fort eta Xan Bidegain-ek. 50 kontzertu inguru eman eta, Fort-ek taldea utzi zuen eta Felix "Rüdiger" Buff taldean sartu zen, 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik Willis Drummond. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiko Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen, 2011an kaleratua.

2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, "Athabasca" eta "Joan Ikustera" esate baterako.

2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen. 2019an Zugzwang diskoa atera zuten. COVID-19 pandemiak eragindako etenaren ondoren aretoetako kontzertu bereziak antolatu zituzten eta zuzeneko disko berri bat atera zuten abesti hauek jasoaz. 2021ean Ane filmaren abestia ere egin zuten, "Nahi eta nahi ez" izena duena. 2022an Hala ere, taldearen 7garren estudioko lana.

2023ko abenduan itzulera datarik ez duen etenaldia iragarri zuten.

Jurgi Ekizak bakarlari gisa ere jorratu du bere bidea.

Taldekideak

Taldekide ohiak

  • Pierre-Antoine Fort - Bateria
  • Stéphane Paulini "Pollux" - Teklatuak
  • Rafa Rodrigo - Gitarra
  • Joseba B. Lenoir - Gitarra.

Diskografia

Willis Drummond taldearen "Garai bereziendako kontzertu berezia" Sopelan
  • Anthology (Autoekoizpena, 2007)
  • Willis Drummond (Bidehuts, 2009)
  • Psilocybenea 2009/09/19 (Bidehuts, 2010)
  • Istanteak (Bidehuts, 2011)
  • A ala B (Bidehuts, 2012)
  • Tabula Rasa (Tabula Rasa Records, 2016)
  • Willis Drummond - Jon Iraundegi (Banizu Nizuke, 2017) - 2 abesti (Ta gu munduan eta 6ak ta laurden )
  • Willis Drummond Live (Tabula Rasa Records, 2018)
  • Zugzwang (Tabula Rasa Records, 2019)
  • Garai bereziendako kontzertu berezia (Tabula Rasa Records, 2021)
  • Hala ere (Tabula Rasa Records, 2022)

Kolaborazioak

  • Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)
  • Kantuz. Euskal Presoak Etxerat (2011)
  • Euskal Herria Zuzenean, 2013 (2013)
  • Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (2013)
  • Herri Urrats 2015 (2015)
  • Gazte Akelarrea (2017)

Erreferentziak

  1. «#3 Willis (gure belaunaldiaz)» Berria 2024-01-14 .
  2. «Willis Drummond» www.badok.eus .
  3. «2015eko bideoklipa | Herri Urrats» www.herriurrats.eus .
  4. (Gaztelaniaz) «Willis Drummond "Tabula rasa" - Crítica en MondoSonoro» MondoSonoro 2016-12-21 .
  5. «WILLIS DRUMMOND + Inoren Ero Ni» Jimmy Jazz Gasteiz .
  6. «Garai bereziendako kontzertu berezia» www.badok.eus .
  7. «Willis Drummond: Nahi eta nahi ez (Ane filmaren soinu banda)» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-12-23 .
  8. «Willis Drummond taldeak etenaldia iragarri du» Berria 2023-12-11 .
  9. Willis Drummond. (2008). «Willis Drummond (albuma)» www.badok.eus .
  10. «A ala B» www.badok.eus .
  11. «Tabula rasa» www.badok.eus .
  12. «Willis Drummond - Jon Iraundegi» www.badok.eus .
  13. «Live» www.badok.eus .
  14. «Zugzwang» www.badok.eus .
  15. «Herri Urrats 2015» www.badok.eus .

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko musika garaikidea
  • Ipar Euskal Herriko abeslariak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 16 Apr 2024. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Willis Drummond is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Willis Drummond
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes