Txantxillo
Quick Facts
Biography
Santiago Hernández Redondo, ezizenez Txantxillo, Donostiako kaleetan zehar eta gehienbat Parte Zaharrean beti gora eta behera, askotan bere xilofonoarekin, hau joaz eta «una pesetita, por favor» ("pezetatxo bat, mesedez") eskatuaz, edota poltsaz gainezka, ibiltzen zen pertsonaia herrikoia zen. Poltsaz beteta ibiltzeko joera horregatik, Donostian ohikoa da pertsona bat poltsak beteta ikusten denean, "Txantxillo ematen duzu!" edo antzeko esaldiren bat botatzea.
2010eko azaroaren 30ean Antigua auzoan bere omenezko estatua bat jarri zuten.
Bizitza
Berez Salamancako probintzian dauden Valero eta San Esteban de la Sierra udalerrietatik zetorren familia apal batean jaio zen. Lanbidea gurasoetatik ikasi zuen. Uliako harkaitzetatik ateratako hondar saltzaile gisa, Groseko etxekoandreek auzoko latsari lekuan arropa garbitzeko erabili ohi baitzuten. Gerora, Trueba zinema inguruko kazetako berrien oihulari modura jardun zuen.
Garai hartan jada bere ezizenaz ezaguna zen. Hori bere amonari zor zion. Txikitan Sagues auzoan bizi zelarik, amonak leihotik jokatzeari utzi eta etxera jatera igotzeko deitzen omen zion: «¡Chiquillo, sube ya!» (euskaraz, "Txikito, igo hadi oraintxe!"). Eta «chiquillo» hitza, errepikatzearen poderioz, Txantxillo izatera igaro zen, izen horrekin ezagutu zuten harat honata zebilenetan ikusten zutenek, beti itxuraz baliorik ez zuten traste eta tresna zaharrak botaz, nahiz eta, zalantzarik gabe, hauek euren jabearentzat esanahia izan.
Beti Grosen bizi izan zen, Artetxe Jenerala kaleko bostgarren solairuko etxebizitza batean, bere bizitza agortzen hasi zen arte. 2003. urtean hil egin zen, Donostiako Gurutze Gorriko zentro gerontologikoan eta 28 kilo besterik pisatzen ez zituela. Famatua zen bere dame una pesetita esaldia, edonori esaten ziona. Horrela, Sanchis y Jocano abeslari donostiarrek Cronica de San Sebastián bere disko eta abestian berari buruzko erreferentzia egiten zuten:
- (...)
- Todas las calles sin gente, todos los bares aislantes
- Y contemplar a Txantxillo recogiendo pesetas
- Entre otros mendigos de su misma cualidad
- (...)
Erreferentziak
- ↑ http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-11-30/036/004/pezetak_ez_du_oraindik_balioa_galdu.htm Pezetak ez du oraindik balioa galdu. 2010eko azaroaren 30a.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txantxillo |
- Cinco años sin Txantxillo. Diario Vasco egunkaria. (Gaztelaniaz)