Quantcast
peoplepill id: robustiana-mujika-egana
RME
1 views today
2 views this week
Robustiana Mujika Egaña

Robustiana Mujika Egaña

Basque writer
Robustiana Mujika Egaña
The basics

Quick Facts

Intro Basque writer
Was Poet Writer Playwright
From Spain
Type Film, TV, Stage & Radio Literature
Gender female
Birth 24 May 1888, Deba, Spain
Death 16 September 1981, Deba, Spain (aged 93 years)
Star sign GeminiGemini
Politics Basque Nationalist Party
The details

Biography

Robustiana Mujika Egaña, goitizenez Tene, (Deba, 1888ko maiatzaren 24a - ib., 1981eko irailaren 16a) euskal idazlea zen.

Bizitza

Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero. Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak. Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero.

1923an Zornotzan argitaratu zuen bere lana, bai bertso bai prosan idatzita, Mireni idazkiak eta olerkiak. Bilboko Euskeltzale Bazkunaren sari bat jaso zuen. Antzerkiaren lanak ere idatzi zuen, Gogo-oñazeak, adibidez, edo Gabon, eta bakarrizketa bat, Joan Xose. Lan horiekin Biltzar Marianoaren Sari bat jaso zuen, Oñatin. Honetaz gain, denbora aurkitu zuen aldizkari ezberdinetan artikulu eta ipuin ugariak argitaratzeko. Bere azken lana da Cuadernos de vascuence hablado, Zarautzen, 1968an plazaratu zuena izan zen.

Lanak

Bere lanak garaiko aldizkarietan sakabanaturik daude: Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva. Tenek idatzi asko galdu zituen erbestera joatean, bere ahizpak beldurraren beldurrez erre egin baitzituen.

Bertsoz idatzita dauden lanak

  1. Miren'i idazkiak eta olerkiak (1923, Jaungoiko-Zale)

Bakarrizketak

  1. Joan Xose

Antzerki lanak

  1. Gogo-oñazeak (1934, López Mendizabal)
  2. Gabon (1935, López Mendizabal)

Hizkuntzari buruzko lanak

  1. Cuadernos del vascuence hablado

Itzulpenak

. Watson Kirkconnell irakasle, poeta, literatur kritiko eta itzultzaile kanadiarrak idazlearen Udazken-ala lana argitaratu zuen, ingelesez, bere European Elegies bilduman. .

Sariak eta errekonozimenduak

  • 1923 urtean Zornotzan Miren'i idazkiak eta olerkiak saritua izan zen. Bertan, 19 gutun eta 23 olerki liriko biltzen dira, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak.
  • 1934 urtean, "II. Antzerki Eguna" lehiaketan lehen saria irabazi zuen: Gogo Oñazeak komediarekin.
  • 1935 urtean argitaratutako umeentzako komedietan ere lehen saria irabazi zuen Gabon lanarekin.
  • 1936 urtean "Joan Joxe" bakarrizketa, Oñatiko Andre Mariaren kongresuan saritua izan zen.
  • 1964an "Ondarroako Lore-Jokoetan" lehen saria irabazi zuen, euskal baserri-bizitzari buruzko kontaera poetiko onenari izateagatik.
  • 1975eko uztailean Euskaltzaindiako Ohorezko kidea izendatu zuten.
  • 1984ean, Debako Udalak Tene Mujika lehen Literatur Lehiaketa deitu zuen, lehiaketa ospetsua bilakatu zen, eta 25 urtez jarraian burutu zen. 2006an, Elkar argitaletxearekin batera Debako Udalak Tene Mujika lehiaketa Tene Mujika Beka bihurtzea erabaki zuen, Euskal Herriko historia hurbila ezagutuz euskal literatura aberasteko nahiaz..

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Dorronsoro, Luka.- Tene Mujika (1888-1981). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004. 13 orr.
  2. Aldaketa hau jasotzen duen albistea Argia astekarian Argia, 2005eko irailaren 12an

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
https://www.argia.eus/albistea/tene-mujika-lehiaketa-historia-hurbileko-beka-izango-da-aurrerantzean
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=334
http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/deed.eu
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/lur-entziklopedia-tematikoa/
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00334.htm
https://www.deba.eus/eu/herria/pertsonaiak/tene-mujika-1
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/315948145
https://viaf.org/viaf/315948145
https://isni.oclc.org/xslt/DB=1.2//CMD?ACT=SRCH&IKT=8006&TRM=ISN:0000%200004%204950%204314
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes