Quantcast
peoplepill id: pott-banda
PB
1 views today
1 views this week
Pott Banda
The basics

Quick Facts

The details

Biography

Pott Banda gazte literaturazale batzuek osaturiko talde apurtzaile eta abangoardista bat izan zen, argitaletxe bat eratzeko asmoz sortua. 1977an jaio zen, Bilbon, izen bereko aldizkariaren inguruan, eta 1980an desegin zen .

Taldeko partaide gehienak gaur egungo kulturgintzako oso pertsonaia ezagunak dira, nor bere arloan eta joera politikoan; izan ere, ekimen hau amaitu eta gero bakoitzak bere bidea hartu zuen. Aldizkariaren lehendabiziko zenbakia 1978an kaleratu zuten, Pott bandaren berriemailea izenburuarekin, eta guztira sei atera zituzten.

Hona zelan definitzen zuten bandakoek beraiek beren eginkizuna eta baita bere burua ere: «Bi hitzetan adieraziko dizuegu zertan den geure konplotta. Editoriale bat egiteko bildu gara Bilbaon [...]. Bihen [sic] bitartean, hau bezalako panfletoen bitartez jakinen duzue gutaz. Hitz bat oraindik: editoriale bat ez da beti sortzen plangintza kulturalaren hutsuneak betetzearren. Ez gaude horri begira. Begira gaude begira goiko kamino berrira, esan nahi baita, ez gaudela inori serbitzeko geure buruak argitzeko baino. Mekaben Pott».

Gabriel Aresti zenak euskaratutako Bocaccioren Decamerone ttipi bat lana argitaratzea izan zuten hasierako xede, baina arazo burokratikoak zirela medio, editoriale haren bidez argitaratutako liburu bakarra Bernardo Atxagaren Etiopia poesia liburua izan zen.

Plazaratu zuten azken zenbakian, seigarrenean (Pott tropikala) honelaxe mintzo ziren «Hain da triste la vie de l'artiste» izeneko testu sinatugabean:

« Egia da, lehen aletik bertatik azaldu genuenez, legioan bezala dihardugula, inori izenik edota aurre deklarazio ideologikorik eskatu gabe; orain ere aski zaigu galbahe literarioa edonor hartzeko adiskide, eta idazleen joera linguistikoa apur bat begiratzen badugu ere, horrek ez digu gehiegi ardura, ez baikara, askok desio luketen bezala, euskaltzaindia punk bat [...], beste edozein lekutan edozein pertsonak lan literarioa aurrera ateratzeko egingo lukeena eginez ari den talde bat gara. Behin eta betirako diogu: kazeta hau literaturgintza normalaren dinamikan dago. Eta berau marjinala eta anormala bada Pello Kirtenen baratzan ez da inola ere gure kulpa, edo gure errua, horixe bakarrik falta litzateke, ez jaunak, baratza da anormala eta ez gu. »

Kideak

Bandakideak hauek ziren:

Aldizkariak

Underground kutsuko aldizkari haren sei zenbaki kaleratu zituzten:

  1. Pott bandaren berriemailea.
  2. Pott bandaren blaga.
  3. Pott 3 (bandaren blaga).
  4. Pott bandaren braga.
  5. Pott bandaren praka.
  6. Pott tropikala.

Erreferentziak

  1. Jon Kortazar Uriarte (Koord.), Pott Banda Ekilibrista Bihotza (1977-1980). Sorzain Argitaletxea. 2017. ISBN: 849467210X ISBN-13: 9788494672101

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://andima.armiarma.com/pott/aurki.htm
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes