peoplepill id: paula-etxeberria
PE
Spain
1 views today
1 views this week
Paula Etxeberria
Euskal abeslari, aktore eta antzezlea

Paula Etxeberria

The basics

Quick Facts

Intro
Euskal abeslari, aktore eta antzezlea
From
Gender
Female
Place of birth
Ordizia
Age
26 years
Family
Siblings:
Aitana Etxeberria
The details (from wikipedia)

Biography

Paula Etxeberria (Ordizia, Gipuzkoa, 1997ko ekainaren 10a) euskal abeslari, aktore eta antzezlea da. Bere ahizpa Aitana Etxeberriarekin batera Twin Melody musika taldeko kidea da.

Biografia

Ordizian jaio zen. 2013ko urtarrilean YouTuben kontu bat ireki zuen bere ahizparekin batera, Twin Melody izenekoa, eta bertan biek abestutako zenbait abesti partekatzen hasi ziren. Hor sortu zen gaur egun ezaguna den Twin Melody talde musikala. 2014an ETB 1 telebista-kateko A ze banda! saio musikalean hartu zuten parte, eta lehenengo edizioko irabazleak izan ziren. Horren ostean, 2015ean, Telecinco kateko beste musika-lehiaketa batean hartu zuten parte, Caza Stars deiturikoa, saio hau ere irabazi egin zuten eta Alejandro Sanzen kontzertu bateko telonero gisa jardun zuten. Aktore lanetan lehen aldiz Go!azen telesailean aritu zen. Pixkanaka telebistan zein YouTuben arrakasta handia lortzen hasi ziren, eta 2017an Sony musika ekoizle enpresak fitxatu zituen bikiak. YouTuben 330 mila jarraitzailetik gora dituzte euren kanalean, eta puri purian dauden nazioarteko abeslarien bertsioak egiten dituzte.

Filmografia

Telebista

Lehiakide bezala

  • A ze banda! (2014). ETB 1. Irabazlea.
  • Caza Stars (2015). Telecinco. Irabazlea.

Aktore bezala

  • Go!azen 3.0 (2016 - 2017). Haizea Jauregi.
  • Go!azen 4.0 (2017 - 2018). Haizea Jauregi.

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 11 Sep 2019. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Paula Etxeberria is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Paula Etxeberria
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes