peoplepill id: patxi-saez-beloki
PSB
Spain
7 views today
7 views this week
Patxi Saez Beloki
Soziolinguista eta Euskaltzaindiko kidea

Patxi Saez Beloki

The basics

Quick Facts

Intro
Soziolinguista eta Euskaltzaindiko kidea
From
Gender
Male
Place of birth
Beasain, Spain
Age
60 years
Patxi Saez Beloki
The details (from wikipedia)

Biography

Patxi Saez Beloki (Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1964ko martxoaren 8a) soziolinguista da, Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria 1999. urtetik eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea. Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio eta Gizarte Zientzietan lizentziaduna da, eta Unibertsitate Aditua Hizkuntza Plangintzan.

Biografia

Oso gazterik ekin zion euskalgintzako ibilbideari: 16 urterekin Beasaingo Gau Eskolan eta Lazkaoko Euskal Eskolan euskara irakasten hasi zen. 19 urterekin, 1983-1984 ikasturtean, Urretxuko Udal Euskaltegian hasi zen irakasle. 20 urterekin (1984an) Azpeitiko Udal Euskaltegian irakasle lanpostua lortu zuen oposizio-lehiaketa bidez. Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendaria ere izan zen 1997tik 1999ra. Patxi Saezek, guztira, 19 urte egin zituen euskararen irakaskuntzan.

1999an, Azpeitiko hizkuntza planifikazioa bideratzeko, Azpeitiko Udalak Euskara Patronatua sortu zuen eta sorreratik erakundearen arduradun teknikoa da.

Euskarari estuki lotutako bere ibilbide profesionalean, hainbat ekimen berritzaile eta urratzaile jarri ditu abian:

Azpeitian Euskara Biziberritzeko Lehenengo Plan Nagusiaren diseinu teknikoa egin zuen eta 2000. urteko abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Azpeitiko 657 lan eta gizarte erakundek eta 5.000 azpeitiar baino gehiagok Euskara Biziberritzeko Azpeitiko Lehenengo Plan Nagusia abian jartzearen aldeko babesa eman zuten beren sinadura emanez udaletxeko arkupetan jarritako sinadura mahaietan. Azpeitikoa izan zen Euskal Herriko udalerri batean abian jarri zen lehenengo EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia).

2004-04-01ean euskararen eguneroko aktualitatea eta iritzia jorratzen zuen lehenengo hedabide digitala jarri zuen abian (Erabili.com) eta editore lanetan aritu zen zabalik iraun zuen 11 urteetan, 2015ko abendura arte. Erabili.com agerkariak 2.500 harpidedun baino gehiago izan zituen munduko 80 herrialdeetan eta euskalgintzako eragileen artean oso erabilia eta ezaguna  bihurtu zen euskarari buruz egunero argitaratzen zituen berriengatik eta, batik bat, euskaltzale eta adituen iritziak eta eztabaidak argitaratzen zituelako.

2005eko abenduan Azpeitiko Udalak Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabileraren Sustapena eta Normalizazioa Bermatzea Helburu duen Udal-ordenantza onartu zuen aho batez udala osatzen zuten alderdi eta zinegotzi guztien aldeko botoarekin (EAJ, EA, PSE-EE eta PP). Ordenantzari estatuaren abokatuak helegitea jarri zion «gaztelania baztertzen» zuela argudiatuz. EAEko Auzitegi Nagusiak, aurrena, eta Espainiako Auzitegi Gorenak, ondoren, ordenantzaren aurkako epai bana  eman zuten. Espainiako auzitegietatik eman zituzten epaiek ukatu egiten zuten Azpeitian euskara «askatasunez» egiten zenik eta Azpeitian gaztelaniaz egitea «galarazi» egiten zela zioten. Ildo beretik, bi epaiek zioten udalek ez zutela «eskumenik» euskara sustatzeko. Espainiako justiziatik etorritako epaiek hautsak arrotu zituzten Euskal Herriko herritar eta politikarien artean. Epaiak «erokeria juridikotzat» hartu ziren eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek  Azpeitiko ordenantza «eredugarria» zela esateaz gain, udalek hizkuntza politikako arauak eta ordenantzak ezartzeko «beharra eta eskubidea» zutela aldarrikatu zuten aho batez. Espainiako epaitegietatik jasotako erantzunak agerian utzi zuen euskararen aldeko udal politikak garatu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko udalek premia gorria zutela udal eskumenak aitortuko zizkien lege bat izateko. Eskumen horiek, EAEko udalei, Eusko Legebiltzarrak aitortu zizkien hamar urte geroago, 2016an indarrean jarri zen Euskadiko Udal Legearen bidez.

2006-09-22an Elegune, Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko Euskal Herriko lehenengo zentro teknikoa, jarri zuen abian Euskara Patronatuak Patxi Saez Belokiren gidaritzapean. Elegune Azpeitiko industria arloko langileen %51 elkartzen zituzten 12 enpresa handienen babesarekin jarri zen abian. ELEGUNEk Euskaltzaindiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, ADEGI enpresari elkartearen eta Azpeitiko Udalaren babesa izan zuen bere sorreran.

2006-10-23an EtorkiZUn egitasmoa jarri zuen abian Azpeitiko Euskara Patronatuak herriko ikastetxe guztiekin elkarlanean, Azpeitira etorri berriak ziren 6 urtetik 16 urte arteko haur eta gazte etorkin guztiei euskara ikasteko bide eraginkor bat eskaintzeko, betiere, Azpeitiko gizarte bizitzan errazago txertatzeko helburuarekin. Egitasmoaren lehenengo bost urteetan ia 500 neska-mutil aritu ziren.

2007an Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko udalerrien hizkuntza politikak aztertu eta neurtu zituen euskararen historian lehenengo aldiz. Euskararen gizarte-egoera hobetzeko hartutako erabakiak, baliabideak eta emaitzak neurtu zituen Kontseiluak udalerriz udalerri. Lehenengo neurketa hura egin ondoren plazaratutako sailkapenean Azpeitia zegoen lehenego tokian.

2009an, Azpeitiko Udalak euskararen kudeaketa neurtzen duen Eusko Jaurlaritzaren goi mailako Bikain ziurtagiria lortu zuen. Azpeitikoa Euskal Herriko lehenego udala izan zen urrezko Bikain egiaztagira lortzen.

Elefantea

2015eko urriaren 13an Elefantea ikusi artikulua argitaratu zuen Erabili.com agerkari digitalean. Artikulua bi helbururekin eman zuen argitara: batetik, euskararen berreskurapena ziklo amaiera batera iritsita zegoela ikusarazteko eta, bestetik, ziklo berrian euskara laneratzeko estrategiari heldu behar zitzaiola aldarrikatzeko.

Euskara gizarteko ardatz-hizkuntza bihurtzeko zabaldu beharreko ziklo berrian ezinbestean lan-munduaren elefanteari heldu beharra ikusten zuen Patxi Saezek: «Nola bihurtuko dugu euskara euskaldunez osatutako gizartearen hizkuntza nagusia, lanerako hizkuntza gisa baliorik ez duen bitartean?».

Elefantea ikusi artikuluari euskalgintzako esparru askotako 50 aditu eta ekintzailek baino gehiagok erantzun zioten eta, iritzi truke horretatik, eztabaida bizia sortu zen ondorengo urteetan jarraitu beharreko estrategien gainean. Hala eta guztiz ere, guztiak bat etorri ziren euskalgintzan eta euskararen biziberritzean ziklo bat amaitu zela eta beste bat zabaldu beharra zegoela.

Euskararen biziberritzean zabaldu beharreko ziklo berriari begira, euskalgintzako itzal handiko ahotsak, Jon Sarasuarena kasu, bat etorri ziren Patxi Saezen lan-munduaren giltzarritasunaren tesiarekin.

Paradigma berria

2015eko Euskararen egunean, abenduaren 3an, Euskal Herriko 16 hedabideetan Euskaltzaindiari egindako proposamen eta eskutitz irekia argitaratu zuen euskararen Akademiari eskari zehatz bat eginez: azken 50 urteotan euskararen normalizazioa lortzeko jarraitu den paradigma berritzeko eta, aldaketa hori egin ahal izateko, gidaritza hartzeko. Euskaltzaindiak aintzakotzat hartu zuen Patxi Saezen eskaria eta Euskaltzaindiak 2016ko otsailaren 12an antolatu zuen Euskara Biziberritzen Jarraitzeko Erronkak jardunaldian euskara indarberritzeko paradigma berria aurkeztu zuen Patxi Saezek: Gurdiaren Paradigma edo hizkuntzaren behar naturalaren paradigma.

Patxi Saezen paradigmak lan arloan jartzen du euskararen berreskurapenaren ardatza XXI. mendearen hasieran. Bere teoriaren arabera, jaiotzen garenetik zendu arte, gizaki ororen biografia linguistikoan, hizkuntzen jabekuntza etenik gabeko prozesua dugu, gizakiaren funtsezko behar naturalei atxikia, familia eta lagunartearen hurbileko harreman sareetan duena abiaburua, eskolan duena jarraipena eta lan-munduan lortzen duena erabateko garapena.

Liburuak

  • Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen, (elkarlanean), Bilbo: UEU, 2017.
  • Hizkuntzakeria, Donostia: Booktegi, 2018.
  • Elefantea ikusi, Donostia: Booktegi, 2018.

Artikuluak

  • Elefantea ikusi, erabili.com, 2015-10-13.
  • Beharra da giltza, Euskera aldizkaria, Bilbo: Euskaltzaindia, 61-2 ikerketa zenbakia, 2017ko azaroa, 439-460 orr.
  • Ardatzean jartzeko garaia, Hermes pentsamendu eta historia aldizkaria, Bilbo: Sabino Arana Fundazioa, 57. zenbakia, 2017ko azaroa, 130-133 orr.
  • Euskararen misterioa, Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren, Bilbo: Sabino Arana Fundazioa, 60. zenbakia, 2018ko abendua, 84-91 orr.
  • Hizkuntzak egiten gaitu, Berria, Noticias de Gipuzkoa, Deia, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2016-11-12.
  • Euskararen zubigileak, Berria, Noticias de Gipuzkoa, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2016-11-05.
  • Berezko hiztunak, Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Goierriko Hitza, Busturialdeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Urola-Kostako Hitza, Puntua, Uztarria, Bizkaie, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2016-12-01.
  • Euskarak Bilbo behar du, Berria, Gara, Deia, Irutxuloko Hitza, Busturialdeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Puntua, Uriola, Uztarria, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-01-24.
  • Euskararen bizi puskak, Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Deia, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Uztarria, Bizkaie, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-03-21.
  • Hizkuntzakeria I, Berria, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Noticias de Alava, Irutxuloko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Puntua, Gara, Sustatu, Uztarria, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-04-27.
  • Hizkuntzakeriaren jokoa II, Berria, Deia, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Noticias de Alava, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Irutxuloko Hitza, Puntua, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-06-06.
  • Lingua Navarrorum eta hizkuntzakeria III, Berria, Noticias de Navarra, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Alava, Deia, Gara, Puntua, Sustatu, Zuzeu, patxisaez.eus, 2017-10-16.
  • Hizkuntzakeriaren arrautza IV, Bizkaie, Berria, Zuzeu, Sustatu, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Noticias de Alava, Gara, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, Elinberri, Puntua, patxisaez.eus, 2018-04-9.
  • Hizkuntzakeriaren piztijendea V, Zuzeu, Sustatu, Berria, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Elinberri, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Busturialdeko Hitza, patxisaez.eus, 2018-06-01.
  • Egiazko Euskaldunak, Berria, Sustatu, Zuzeu, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Gara, Elinberri, patxisaez.eus, 2018-09-01.
  • Euskararen ezkutuko bilera, Noticias de Gipuzkoa, Zuzeu, Sustatu, Deia, Gara, Noticias de Alava, Elinberri, Puntua, Goiberri, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, patxisaez.eus, 2018-11-24.
  • Euskaraldiaren indarra, Puntua, Berria, Gara, Zuzeu, Sustatu, Elinberri, Bizkaie, Goierriko Hitza, Busturialdeko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Navarra, Noticias de Alava, Deia, Enbata, Iparraldeko Hitza, Diario Vasco, El Correo, patxisaez.eus, 2018-11-23.

Hitzaldiak

Erreferentziak

  1. http://booktegi.eus/egilea/22/patxi-saez-beloki
  2. «Biziberritze Plana sinatu dute Azpeitiko herritarrek.», Euskaldunon Egunkaria, 2000-12-04, ..
  3. «Euskara Patronatua interneten ere punta-puntan», Azpeitian Zer?, 2006ko martxoa, ..
  4. «Legearen hormen artean», Urola-Kostako Hitza, 2009-12-03, ..
  5. «Lantegietan euskara behintzat krisian sartu ez dadin», Azpeitian Zer?, 2009ko apirila, ..
  6. «Etorkizunean euskaldun», Azpeitian Zer?, 2009ko martxoa, ..
  7. «Azpeitikoa aurrena euskal udalen hizkuntza politikaren azterketan», Uztarria.eus, 2007-01-18, ..
  8. «Ziurtagiria eskuratzen duen lehenengo udala», Azpeitian Zer?, 2010eko azaroa, ..
  9. Gartzia, Pruden (2015-11-11) «Iraultza zientifiko bat behar dugu» Berria ..
  10. Saez Beloki, Patxi (2015), «Elefantea ikusi», www.erabili.com, ..
  11. Rodriguez, Txerra (2015-12-16) «Elefantea(k)» www.jakin.eus ..
  12. Sarasua, Jon (2019), «Euskaraldia, ederki. Baina ondo al goaz?», Berria, ..
  13. «Euskaltzaindiak euskara biziberritzeko erronkak aztertuko ditu otsailean egingo duen mintegi batean» www.euskaltzaindia.eus ..
  14. Saez Beloki, Patxi (2017), «Beharra da giltza», Euskera aldizkaria, Bilbo: Euskaltzaindia, ..

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 06 Jan 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Patxi Saez Beloki is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Patxi Saez Beloki
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes