peoplepill id: patxi-buldain
PB
Spain
1 views today
1 views this week
The basics

Quick Facts

From
Work field
Gender
Male
Birth
Place of birth
Uharte-Arakil, Spain
Age
97 years
The details (from wikipedia)

Biography

Francisco Buldain Aldabe (Uharte, 1927) nafar margolaria da. Artista plastikoa da.

Biografia

Hark esaten du “ez dakit zergatik egin nintzen artista, agian beharrak bultzatuta. Umetan eskailerako hormetan egin nituen marrazkiak eta bizilagunak marrazki horiekin pozik egoten ziren” 1948an Frantzian erbesteratu zen, ejertzitoari uko egin ostean. Deigarri iruditu zitzaion nolakoa zen jendea; oso erromantikoa zen, ez zuen hitz egiten diruari buruz eta guda ahaztu nahi zuen. Anarkisten artean egon zen eta haien gauza asko ikasi zituen; haren bizitza askeago izan zen harreman horiei esker. Parisen bizi zen eta Manet, Cezanne, Matisseren lan originalak ikusi ahal zituen. Albert Camus eta Sartre ere ezagutu zituen. Ikasketa artistikoan hasi zen Grande Chaumiere Academian (Parisen) eta han bertan eskegi zituen koadroak lehen aldiz. Picassoren Academian bertan erakusketa batean ere parte hartu zuen. 1969 Irunean lehen erakusketa egin zuen baina ez zuen koadro bakar bat saldu. Bigarrenean, berriz, koadro batzuk saldu zituen. 1972an Frankismoaren bukaera oso hurbil zegoen eta odol deliturik ez zuenez, Uhartera etorri zen bizitzera.

1990eko hamarkadaren hasieran Patxi Buldainek bere lantegia Uharten jarri zuen, Arga ibaiaren ondoan. Tailerra baratz eta sagarrondoz inguratuta dago. Buldainek berak egin zuen eraikin hori eta “ Sagarrondoaren Monasterioa” izena jarri zion.

Obra

1955etik gaur egunera arte, artistak bere sortzeko askatasun osoa eta bere esperimentaziorako grinak irudikatu ditu pinturan, eskulturan, grabatuan edo obra grafikoan. Buldainen obra bere irudimenean oinarritzen da. Azpimarratzen du “gauza bera aldi askotan egiteak nazkatu egiten nau”. Epe honetan bere pintura etengabeko bilaketa izan da. “Ezin naiz geldirik geratu, ikertzen eta sortzen jarraitu beharra dago, pinturak berak forma berrietara narama” adierazi du artistak”. Horregatik, teknika eta material desberdinak erabiltzen ditu:

  • Pintura mihise gainean
  • somierretan iltzatua
  • ohiko teknika
  • milaka puntu txikiaren bidezko teknika
  • marmol, xafla, burdina, olioa

Lanak

Egilearen hainbat lan: La Parada, Mademoiselle de Huarte, Desnudo sentado, Femme de Ménage, Repos sur la Côte d´Azur, Sagrada Primavera, Ciencia Astronáutica, Perfil eta La Marcha.

Uharte Buldain Fundazioa

Bere lanak Paris, Granada eta Nafarroako museoetan daude ikusgai. Beste batzuk munduan barreiaturik daude, bilduma pribatuetan. Gainera, Uharte Buldain Fundazioa 2003ko sortu zen Uharteko Udalaren eta Buldainen familiaren akordioaren bidez.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Patxi Buldain is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Patxi Buldain
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes