Quantcast
peoplepill id: pakito-arriaran
PA
1 views today
1 views this week
Pakito Arriaran

Pakito Arriaran

Spanish politician
Pakito Arriaran
The basics

Quick Facts

Intro Spanish politician
Was Politician
From Spain
Type Politics
Gender male
Birth 22 April 1955, Mondragón, Spain
Death 30 September 1984, Chalatenango, El Salvador (aged 29 years)
Star sign Taurus
The details (from wikipedia)

Biography

Pakito Arriaran Arregi (Arrasate, 1955eko apirilaren 22 - El Salvador, 1984ko irailaren 30) El Salvadorko Gerra Zibilean FMLNren alde gerrillari ari zelarik hil zuten ETAko kidea izan zen.

Biografia

Arrasaten jaio zen familia abertzale ezagun batean; gurasoak Kristina Arregi eta Pako Arriaran zituen. Sendian pilotari profesional batzuk zeuden: Felix osaba "Arriaran I.a" deitu zuten, aita "Arriaran II.a eta Francisco beste osaba bat "Arriaran III.a". Jesus Mari Zabarte lehengusua du.

1973an Zuzenbide ikasketak hasi zituen Donostian. 1975eko apirilaren 27an Arrasaten atxilotu zuten ETAko kide izateagatik; Basauriko eta Carabancheleko kartzeletan sartu zuten. 1977ko Espainiako Amnistia Legearen ondorioz askatu zuten. 1978ko azaroan berriro atxilotu nahi izan zuten baina Arriaranek Iparraldera egin zuen ihes. Urtebete geroago Venezuelara joan zen eta han erbesteratu talde batekin kooperatiba bat sortu zuen. Euskal Erbesteratuak Laguntzeko Komitean parte hartu zuen; bertan BVEk hil zituen Espe Arana eta Jokin Etxebarria ezagutu zituen eta Arriaran bera tirokatu zuten.

Euskal Herrira itzuli eta denbora laburra pasatu eta gero El Salvadorko gerrillara joateko erabakia hartu zuen. 1982ko maiatzean Nikaraguara heldu eta gero irailean El Salvadorrera jo zuen. Chalatenango aldeko mendietan egon zen eta logistika arloan egin zuen lan. FMLNren urriko erasoaldi orokorraren barruko borrokaldi batean -parte hartzen zuen lehenean- zangoan zauritu zuten; zauria oso larria ez bazen ere, armadarengandik ihes egin behar izan zutenez behar bezala zaindu ez, zangoa infektatu eta moztu behar izan zioten. Hala ere gerrillaren aldeko lanean segitu zuen. 1984ko irailean armadak eraso oldea egin zuen; FMLNk eremutik ateratzea proposatu zion baina Pakitok ez zuen onartu. Armadak bere taldea El Zapotalen topatu zuenean bakarrik geratu zen eta borrokaldian hil egin zuten; soldadoak erretiratu zirenean bere gorpua erreskatatu zuten, balaz josita eta oso hondatuta. Bertan lurperatu zuten.

Omenaldiak

  • Arrasate jaioterrian bi omenaldi egin zaizkio: 1984ko urriaren 27an hileta eta omenaldia plazan eta 1985ean Monterron parkean. Parke honetan dagoen zuhaitz aparteko batean, 40 metro baino altuagoa duen Sekuoia baten azpian hain zuzen ere bere omenezko oroitarri bat dago.
  • El Salvadorren oroitarria jarri zuten Las Vueltas udalerrian, Chalatenangoko departamenduan; horrez gain gerrilla urteetan hildakoak gogoratzen direnean Pakitoren figura ere gogoan izaten dute.

Bibliografia

  • Ricardo Castellón, Nicolás Doljanin: Pakito Arriaran, de Arrasate a Chalatenango, Txalaparta Tafalla, 2008. ISBN 978-84-8136-523-8

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/03/15/vecinos/debagoiena/las-secuoyas-de-monterron-superan-los-40-metros-de-altura
http://pakitoarriaran.org/
http://pakitoarriaran-argitaletxea.blogspot.com/
http://www.45-rpm.net/antiguo/palante/pakito.htm
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/168989411
https://viaf.org/viaf/168989411
http://datos.bne.es/resource/XX4798357
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes