peoplepill id: mixel-etxebest
ME
1 views today
5 views this week
Mixel Etxebest
The basics

Quick Facts

Is Businessperson Politician Business executive
From France
Type Business Politics
Gender male
Birth 8 October 1961, Mauléon-Licharre, France
Age 59 years
Star sign Libra
The details

Biography

Mixel Etxebest (Maule-Lextarre, 1961eko urriaren 8a -) Euskal Herriko enpresaburu eta politikaria da. Egun Maule-Lextarreko auzapeza da.

Biografia

Jatorria Gotaine Berrueta etxean duen familia nekazari bateko kidea da; nekazaritza ikasketak egin zituen eta amaitu ostean ardien hazkuntzari ekin zion. Euskaltzale, gau-eskoletan irakaslea izan zen eta Seaskan inplikatu zen. Lasterka Maulen elkarteko kidea da.

Artzainak lantegi taldeko burua izateagatik ezagun egin zen; arlo ekonomikoan Herrikoa elkarteko presidentea ere bada. Tokiko politikan aspalditik sartu zen; 1999an zerrenda abertzalean eta beste birritan hautagai izan ostean (2002an bere zerrendako zinegotzi bakarra izan zen), 2008an Maule-Lextarreko auzapez kargua hartu zuen Agir ensemble pour Mauléon zerrenda independentearen izenean. Taldeak ez zuen etiketa politikorik eta sentsibilitate desberdinak bildu zituen, haien artean zerrendarik aurkeztu ez zuen eskuin frantseszalearena; Etxebesten taldeak zinegotzi guztiak lortu zituen. Urte horretan Euskal Herriko herrialdeetako hiriburuetako alkateen artean euskaldun bakarra zen. 2011n Hautetsien Biltzarreko lehendakariordea da.

Erreferentziak

  1. Euskaraz hala idatzi dute erreferentzia ugarik; euskaraz Michel Etxebest ere topa daiteke. Frantseserako sortutako grafiaren arabera Michel Etchebest.
  2. Les 100 qui font bouger le Pays Basque, L'Express, 2001eko otsailaren 15a.
  3. Philippe Etxegorriren bloga.
  4. Mozione bat Eüskal-Herriko Haütesien partez, Xiberoko Botza, 2011ko azaroaren 14a.

Ikus, gainera

  • Maule-Lextarreko herriko etxea

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.argia.com/argia-astekaria/2285/michel-etxebest
http://www.mauleon-licharre.fr/index.php/fr/la-mairie/le-conseil-municipal/19-les-commissions
http://www.lexpress.fr/informations/vie-economique_641347.html
http://membres.multimania.fr/petxegorri/zuberoa/LARRUN%2043%20Mahaikideak.htm
http://www.xiberokobotza.org/component/content/article/12-berri-llabuerrak/823-mozione-bat-eueskal-herriko-3-probintziak-lotuerik-izateko
http://agirpourmauleon.blogspot.com/
http://www.youtube.com/watch?v=lZsvmizlNHs
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes