peoplepill id: mixel-dargaitz
MD
Spain
2 views today
4 views this week
Mixel Dargaitz
Lapurdiko bertsolaria

Mixel Dargaitz

The basics

Quick Facts

Intro
Lapurdiko bertsolaria
From
Work field
Gender
Male
Place of birth
Sare, canton of Espelette, arrondissement of Bayonne, France
Place of death
Dax, canton of Dax-Nord, arrondissement of Dax, France
Age
73 years
The details (from wikipedia)

Biography

Mixel Dargaitz Zudre (Sara, Lapurdi, 1892ko martxoaren 15a - Akize, Okzitania, 1965eko azaroaren 11) bertsolaria izan zen.

Biografia

Nafarroarekiko mugatik oso hurbil dagoen Sarako Arantzipiko Bordan jaio eta bizi izan zen; ama urdazubiarra zuen eta betidanik izan zuen lotura estua Nafarroarekin. Hori dela eta, prentsan agertu zen gehienetan lapurtarra baino "Otsondoko eta Amaiurko bertsolaria zela aipatzen da.

Lehen Mundu Gerrara joan behar izan zuen; aldiz, 1917ko martxoaren 13an arrebarenera Baionara joateko eman zioten baimena aprobetxatu zuen estatuen arteko muga pasatu eta Amaiurrera joateko. Martxoaren amaieran Frantziako armadak desertore deklaratu zuen. Mikaela Etxenike Goienetxe amaiurtarrarekin ezkondu zen; Punpulusta etxea izan zuten bizitoki eta emazteak ere bertsotan egiten zuen etxean. Lanbidez laboraria izan zen. Zahartu zenean Sarara itzuli zen eta hango nagusien etxean bizi izan zen; 1965ean Akizen hil zen.

Bizitza Lapurdin eta Nafarroa Garaiaren artean pasatu zuela, bere garaian kontrabandista ospea izan zuen; pasadizo moduan esan karabineroen laguna omen zela eta baten bati musean ere irakatsi omen ziola.

Bertsotan

Bat-batekoan aritu izan zen. Bertsotan maisua Matxin Irabola izan zuela zioen.

1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusian -bigarrenean, alegia- parte hartu zuen; Elizondoko Antxitonea trinketeko urtarrilaren 12ko kanporaketan Nafarroa Garai, Behere eta Zuberoko beste bederatzi bertsolarirekin neurtu zen eta laugarren geratu zen. Urtarrilaren 19ko Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatutako finalean ere laugarren postua lortu zuen, Txirrita, Uztapide eta Zepairen atzean.

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Frantsesez Mixel.
  2. Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010; 74-75. or.
  3. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 148. or.

Ikus, gainera

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Mixel Dargaitz is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Mixel Dargaitz
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes