Quantcast
peoplepill id: miren-gaztanaga
MG
1 views today
1 views this week
Miren Gaztañaga

Miren Gaztañaga

Basque writer
Miren Gaztañaga
The basics

Quick Facts

Intro Basque writer
Is Actor Film actor Writer
From Spain
Type Film, TV, Stage & Radio Literature
Gender female
Birth 3 August 1979, Irun, Spain
Age 41 years
Star sign Leo
Peoplepill ID miren-gaztanaga
The details (from wikipedia)

Biography

Miren Gaztañaga (Irun, 1979ko abuztuaren 3a-) aktore gipuzkoarra da. Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. 1999.urtetik Antzerkiaren munduan batik bat ibilita, Antzerkiola Imaginarioaren taldekidea izan da Ander Lipusekin batera, besteak beste.

Telebistan ere lan egindakoa da "Martina" programan eta "Goenkale" telesailean.

Bere aurkako boikota

2017ko martxoaren 4an polemika handia piztu zen Euskalduna naiz, eta zu? saioa Covitek salatu zuenean. El guardián invisibleko aktore bat Miren Gaztañaga zenez eta saio horretan esan zituenaz suminduta, boikotera deitu zuten milaka espainiarrek. Honek Grupo Planeta ikaratu zuen, ekonomikoki arazo bat bihurtu ahal zelako boikota ondo ateratzen bazen. Besteak beste honegatik Miren Gaztañagaren aurka egin zuen eta komunikatu publiko batean, pelikula honetan Miren ia parte hartzen ez zuela eta berak esandakoaren aurka zegoela esan zuen.

Mirenek mota askotako biraoak eta mehatxuak jaso zituen sarean eta besteak beste, hementxe bertan, euskarazko wikipedian bere artikuluak bandalismoa pairatu zuen, historialean ikusi daitekeen moduan.

Barkamena

Miren Gaztañagak ohar bidez adierazi zuen "oso triste" zegoela, eta "gainezka" gertatzen ari zen guztiarekin. Barkamena eskatu zien "gaizki ulertu honetan minduta sentitu diren pertsona guztiei", eta gehitu zuen "ikus-entzunezko materiala testuingurutik ateratzea eta manipulatzea gaizki ulertua gertatzeko lagungarri" izan zela. "Ez da sekula nire asmoa izan inor mintzea edo iraintzea", erantsi zuen.

Gaztañagak prentsa oharrean argitu zuen Euskalduna naiz, eta zu? umore saioa zela. "Ez zen gai horri buruz benetan eta sakonean zer pentsatzen genuen jakiteko egindako elkarriketa serioa eta pertsonala. Eta Espainiari buruzko atala hitz egiterakoan ikuspuntu berbera izatea proposatu ziguten: hitz egin dezagun estereotipoez eta topikoez umorezko saio baten testuinguruan". Eta halaxe egin zuela azaldu du. "Ez dute inola ere pentsatzen dudana islatzen. Ezagutzen nauenak ederki daki nire pentsaera irekia dela, inklusiboa eta urkoarekiko errespetuz betea". Aktoreak ohar bidez, barkamena eskatu zien "minduta sentitu" zirenei, eta erantsi zuen "ikus-entzunezko materiala testuingurutik ateratzea eta manipulatzea gaizki ulertua gertatzeko lagungarria" izan zela.

Mirenen alde lerrotutakoak

Nahiz eta entzunena Mirenen aurkako kritikak eta boikota izan, aldeko pertsona batzuk egon ziren. Mirenen kritikei aurre egin zienen artean, besteak beste hauek agertu ziren:

1) Josu Martinez, Gotzon Sánchez eta Facu Díaz. Martinezek eta Sanchezek filmekoen jarrera kritikatu zuten. «Korporatibismo falta ikaragarria egon da. Kidetasun falta handia dago, oso itsusia», zioen Martinezek. «Zer maila eskasa», esan zuen Sanchezek. Asaldatuta mintzatu zen Facu Diaz umoregilea ere: «Erotu egin nintzen filmekoen oharra irakurrita. Lobby txiki baten presioagatik, ekoizpen etxeak bazterrean eta hankaperatua utzi du Gaztañaga». Euskaldunei buruz umorea egin denean ez dela halakorik gertatzen uste du. Egoerarekin kezkatuta dago: «Umorea egiteko orduan pauso txiki bat harago joan direnei jazarri zaizkie, eta sorgin ehizak toleratu egin ditugu sarri».

2) Willy Toledok, Mirenen alde jartzeaz gainera, boikotaren ondorioz ikusi zuena ikusi eta gero, "herri honek (hau da, Espainiak) nazka ematen du" esan zuen.

3) Josean Bengoetxea aktoreak, Miren bere laguna izatea zela esan eta gero, gertatutakoa izugarria zela esan eta gero, Twitterren, lagunaren aldeko idatzi irmoak egin zituen.

Bitxikeriak

Twitteren, bere izen eta abizen berdina zuen neska batek, behin eta berriro txiokatu behar izan zuen bera beste Miren bat zela, izatez, Mirenen aurkako egun horietan pertsona askorengatik jazarria izan baitzen sarean.

Egindako lanak

Antzerkiola Imaginarioarekin

  • 8 Olivetti poetikoak
  • Kutxa XXI
  • Mundopolski: Erreboltaren Ziaboga
  • Yuri Sam
  • Ezekiel
  • Fitola Balba
  • Babiloniako Loreak

Beste taldeekin:

  • Gau Bakar bat. Amarauma- Moare Danza
  • Ariketa . La Calvario
  • La Ciudad inventada. Gorakada Antzerki Taldea
  • Crónica de la noche abierta . Compañía Trashumantes
  • XL Town . Pikor Teatroa
  • Ilargiaren bi aldeak. Hika Teatroa
  • Errautsak. Le petit théàtre de Pain- Dejabu Panpin Laborategia-Arte Drama
  • Komunikazioa Inkomunikazioa. Kukai-Tanttaka

Lan Pertsonalak

  • Sagarrak. Ander Lipus- Xabi Strubell - Miren Gaztañaga
  • Stereo. Miren Gaztañaga
  • Diálogo . Gabriel Ocina - Miren Gaztañaga

Erreferentziak

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
http://www.zinemauneak.eus/albisteak/zaindari-ikusezinari-eta-miren-gaztanagari-boikota-tamalgarria-benetan
http://www.elconfidencial.com/cultura/2017-03-06/el-guardian-invisible-boicot-polemica-etb_1343032/
http://www.berria.eus/albisteak/132367/eitb_berariaz_ezkutatu_dira_klixeetatik_harago_programan_azaldu_ziren_hainbat_gauza.htm
http://www.berria.eus/paperekoa/2142/028/002/2017-03-08/hurrengoa_zu_izan_zintezke.htm
http://www.mediterraneodigital.com/gente-y-tv/ultimas-noticias-gente-y-tv/mundo-reality/willy-toledo-a-favor-de-miren-gaztanaga-este-pais-da-asco.html
https://look.okdiario.com/noticias/actualidad/2017/03/08/miren-gaztanaga-actriz-vasca-eitb-24971
https://twitter.com/gb_miren
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=983
http://www.imdb.com/name/nm6853703
http://www.argia.com/argia-astekaria/2213/miren-gaztanaga/osoa
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/269152080579007230000
https://viaf.org/viaf/269152080579007230000
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes