peoplepill id: miren-artetxe
MAS
Spain
1 views today
1 views this week
Miren Artetxe Sarasola
Spanish bertsolari

Miren Artetxe Sarasola

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish bertsolari
From
Work field
Gender
Female
Place of birth
Lasarte-Oria, Spain
Age
38 years
The details (from wikipedia)

Biography

Miren Artetxe Sarasola (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1985eko ekainaren 6a) euskal bertsolaria eta ikerlaria da.

Ibilbidea.

Lasarten jaio arren, Hendaian bizi izan zen txikitatik. Euskal Filologian lizentziatua da eta soziolinguistikan ikerlaria. Haren aita eta aitatxia bertsolariak izan zirenez, bertsoen mundua hurbiletik ezagutu zuen. Horrela, Hendaiako bertso eskola sortu zenean, hara sartu zen. Oso gazte zelarik, sariak irabazten hasi zen. Urte batzuk pasa izan ditu Euskal Herritik kanpo.

2018an AEBetara joan zen Renoko Euskal Ikerguneak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolaturiko ekimenei esker Maialen Lujanbiorekin, Oihana Iguaranekin eta Jone Miren Hernandezekin batera eta Cowboy Poetry Gathering jardunaldietan parte hartzera. Etxepare Euskal Institutuaren babespean eta Maialen Lujanbiorekin batera, halaber, Amhersteko Unibertsitateko (Massachusetts) William Douglass Katedrako ikasleei bertsolaritza hurbiltzeko asmoz, inprobisazioaz eta gizonez betetako eremuan emakume izanda jardutearen eskarmentuaz..

2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.

Argia eta Jakin hedabideetako idazlea da. Bertsolaritza sexu-ikuspegitik aztertu duen bertsolari eta ikerlaria da.

Txapelketak

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia:
    • finalaurrekoak (1): 2017
    • final laurdenak (2): 2005, 2009.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa:
    • Finalista (1): 2003
  • Xilaba Bertsulari Xapelketa:
    • Finalista (4): 2008, 2010, 2014, 2016
  • Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1999): txapelduna.

Bat-bateko sariketak

  • Xalto saria (1998): finalista.
  • Mattin saria (2000): finalista.
  • Oiartzungo taldekako sariketa (2000): txapelduna (taldeka).
  • Oiartzungo taldekako sariketa (2001): txapelduna (taldeka).
  • Xenpelar saria (2002): txapelduna.
  • Osinalde saria (2003): entzulearen saria.
  • Lizardi saria (2004): txapelduna.

Erreferentziak

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Miren Artetxe Sarasola is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Miren Artetxe Sarasola
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes