Quantcast
peoplepill id: mikel-agirre
MA
1 views today
1 views this week
Mikel Agirre

Mikel Agirre

Spanish economist
Mikel Agirre
The basics

Quick Facts

Intro Spanish economist
Is Economist
From Spain
Type Finance
Gender male
Birth 1955, Antwerp, Belgium
Age 65 years
Family
Siblings: Iñaki Aguirre ArizmendiGorka Agirre
The details

Biography

Mikel Agirre Arizmendi (1955, Anberes, Flandria) euskal ekonomilari bat da. Jose Antonio Agirre lehendakariaren hiloba da, bai eta Gorka Agirre jeltzalearen anaia ere. EiTBen luzaroan lan egindakoa eta EAJren inguruko gizona da. Gurasoak Belgikan erbesteratu behar izan zutelako herrialde hartan jaio zen.

1984. urtean ETB erakunde publikoan sartu zen, bertan ibilbide profesional luzea duelarik. Harrezkero, harreman profesionalak izan ditu Euskadiko, Espainiako eta Europako ikus-entzunezkoen sektoreekin, batik bat Europako Irrati Hedapeneko Batasunaren (UER) esparruan. Soslai teknikoa du, eta orain arte Esplotazio eta Ingeniaritza zuzendari izan da.

Gaur egun, Vicomtech teknologia zentroko kide fundatzaile eta FORTAren Batzorde Teknikoko, Eiken kluster teknologikoko eta Industria Ministerioaren TDT elkarguneko kide ere bada.

Aldez aurretik, Itelazpi enpresa publikoaren (Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio azpiegiturak kudeatzen ditu) sorreran parte hartu zuen, eta horren Administrazio Kontseiluko kide izan da.

2013. urte hasieran EAJak EiTBko zuzendari izateko aukeztu zuen hautagaia izan zen, 2013ko otsailaren 18an EAJ eta PSE-EEk bere aukeraketarako adostasunera iritsi eta otsailaren 19an zuzendari gisa izendatua izen zelarik. Mikelek ez zuen kargua onartu eta Maite Iturbe izendatu zuten azkenean EiTB-ko zuzendari nagusi.

Erreferentziak


EITBko zuzendariak

Josu Zubiaur (1982) • Andoni Arizaga (1982-1985) • Jose Maria Gorordo (1985-1987) • Josu Ortuondo (1987-1991)
Iñaki Zarraoa (1991-1999) • Andoni Ortuzar (1999-2008) • Bingen Zupiria (2008-2009, jarduneko zuzendaria)
Alberto Surio (2009-2013) • Maite Iturbe (2013-2014) • Pello Sarasola (2014) • Eduardo Barinaga (2014-)

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/1261304/mikel-agirre-arizmendi-profila--eitbko-zuzendari-berriaren-biografia/
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes