Quantcast
peoplepill id: maurizia-aldeiturriaga
MA
3 views today
23 views this week
Maurizia Aldeiturriaga

Maurizia Aldeiturriaga Basque musician

Basque musician
Maurizia Aldeiturriaga
The basics

Quick Facts

Intro Basque musician
Was Musician Farmer Maid
From Spain
Type Music
Gender female
Birth 22 September 1904, Zeberio, Spain
Death 19 May 1988 (aged 83 years)
Star sign VirgoVirgo
Instruments:
Singer
Tambourine
The details

Biography

Maurizia Aldeiturriaga Zabala (Zeberio, Bizkaia, 1904ko irailaren 22a - 1988ko maiatzaren 19a) trikiti musikako pandero jotzailea eta abeslaria izan zen.

Biografia[1]

Zeberioko Egia auzoan jaio zen, eta txikitatik panderoa jotzen eta koplak inprobisatzen ikasi zuen. Aita Frantziskok eta neba nagusiak panderoa jotzen zuten. Mauriziaren lehen irakaslea, osaba Kalisto izan zen. Berarengandik ikasitakoa igande arratsaldeetan lantzen zuen bere gelan sartuta. Bederatzi urte zituela neskame joan zen Basurtura, ganadu tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko hariki fabrikan hasi zen lanean. Hamabi urte besterik ez zuela hasi zen Maurizia jaiegun eta festetan herriko plazetan jotzen Joakin Goti, Jose Rotaetxea eta Juan Txapelegaz. Plazarik plaza ibiliz ezagun bihurtu zen.

Panderoa jotzen eta kopla zaharrak abesten 17 urterekin ezagutu zuen Benantzio Bernaola Intxaurbe (Karakol). Mauriziari Benantzioren jotzeko modu bizi eta gogorra gustatu eta elkarrekin jotzen hasteko proposamena egin zion. Hasieran musika bikotea izango zena geroago senarra ere bai. Bikote bikaina osatu zuten.

Ezkondutakoan bizimodu berari eutsi zioten, jaiegunetan musikari, eta gainontzeko egunetan gogor lan egiten zuten: Mauriziak baserrian eta senarrak fabrikan. Mauriziak zeraman baserriaren ardura, indartsua zen.

Gerra garaian eten egin zen musika-jarduera, Benantzio preso egon zen hiru urtez, eta panderoa eta eskusoinua gordeta egon ziren bitartean. Urteak pasata apurka-apurka hasi ziren berriro jotzen. Geroago, Leon Bilbao, herriko albokariarekin osatu zuten hirukotea.

Benantzio, bihotzeko gaixotasunak jota, etxean geratu zenean, Fasio Arandia trikitilariak hartu zuen haren tokia. 1964an hasita hogei urtez aritu ziren hiruak elkarrekin. Fasio hil ostean, Basilio Undagoitia soinujole, pandereteru eta trikitilariak jarraitu zuen Maurizia eta Leonekin.

Benantzio 1978an hilda makalaldi handia pasa zuen Mauriziak. Baina handik atera ahal izan zen etxeko eta lagunen laguntzarekin.

1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, eta ia hil arte jo izan zuen panderoa.

Ezaugarriak[1]

Ekitaldia baino lehen beti erretzen zituen egunkari-orri batzuk. horren beroarekin panderoko larrua puntu-puntuan jartzeko.

Abesteko modu kementsua zen Mauriziaren musikaren ezaugarri nagusia. Mauriziaren ahotsa basatia eta primitiboa zen, eta indartsu batez ere. Asko barik, ospetsua bihurtu zen bere ahotsa. Ahots grabea zuen emakumeak, sendoa, basatia, eta erakargarria. Behetik kant-tzen hasten bazen ere, goitik amaitzea gustatzen zitzaion, oktaba bat igo eta abestia goitik errematatu.

Harrigarria bada ere, musikari belaunaldi berriko gazteak ere liluratu zituen. Hertzainak taldeko Josu Zabala edo Kortatuko Fermin Muguruza eta abarluze batentzat, garaiko punki mugimenduarentzat alegia, Mauriziaren abesteko era askatua eredu bihurtu zen. Euska Rockarentzat Maurizia beste garai bateko punkirik punkiena izan zen. Fermin Muguruza abeslariaere miresle sutsua izan da betidanik.

Inora joateko beti jantzi tradizionala erabiltzen zuten, baita estudioan grabatzeko ere. Horrelaxe gogoratzen dituzte bai Juan Mari Beltranek eta bai Ruper Ordorikak beraiekin grabatzen aritu ziren egunetan.

Diskoak[1]

Grabazio hauek egin zituen:

  • Leon, Maurizia, Fasio eta Basilio: Alboka eta trikitixa (1998) Maurizia, Leon eta Basilio CD Elkar-Triki 95. Hil baino hilabete batzuk lehenago grabatua, 83 urte beteta zi-tuela. Lehenago argitaraturiko bi LP batzen ditu (32 pieza):
    • Maurizia Leon eta BasilioLP. Elkar, 1988.
    • Alboka eta Trikitixa. Leon Maurizia eta FasioLP. - Xoxoa, 1979
  • Juan Mari Beltran: Euskal Herriko soinu tresnak (1985)
  • Euskal Herriko soinu-tresnak.LP eta kasetea, Kea, 1985. Mauriziak Leonekin batera aurkezpena eta bi korte ditu:«Porrusalda buelta bikoak» (herrikoia) eta «Martxea» (herrikoia). 1991n CDan berrargitaratu zuen Elkarrek
  • Bai euskarari jaialdia. 1978-6-17 San Mames. Kasetea. Partaideak: Pantxoa eta Peio, Iriondo, J.M. Llona, AitaVillasante, J.L. Davant, Leon eta Maurizia, Dulzaineros de Alava.
  • Herrikoa musika. LP Movie Play, 1977. Mauriziak Leonekin batera hiru korte ditu: «Jotea» (Herr./Maurizia) 2’07,«Porrusaldea» (Herrik./Maurizia) 1’37 eta «Biribilketea» (Herr./Maurizia) 4’42.
  • ARRATIA. Herri Musika Sorta 15.LP. Edigsa, 1976. Benantzio Bernaolaren bi joaldi barru: «Martxea» (Trad.)1:51 eta «Porrue» (Trad) 1:42.

Omenaldiak eta errekonozimenduak[1]

  • Fermin Muguruzak 1985ean Kortatu taldearen lehen diskoan Tolosako inauteriak abestian sarrera gisa kopla bat erabili zuten Mauriziaren ahotsean panderoaren erritmoarekin, Leon eta Basilio lagun.
  • Iurretako Jai batzordearen sarian 1976an Benantzio Karakol omendu zuten, eta. Mauriziak berak jarrizion egun euritsu hartan txapela senarrari buruan. 1974tik trikitilari, albokari, dultzainero, edo pandero-jotzaileren bat edo gehiago omentzeko.
  • Iurretako Jai batzordeak 1982an Maurizia omendu zuen.
  • 1996ko abenduaren 1ean, hil ostean, Arteako Udalak eta Gorbeia-Urkiola partzuergo turistikoak, Kepa Junkeraren laguntzaz, omenaldi beroa eskaini zien Maurizia eta Leoni. Euren omenezko eskultura zabaldu zuten eta iluntze aldean ospatu zen jaialdia musikari eta kantari zerrenda ikaragarri batekin. Han izan ziren Mikel Laboa, Xabier Amuriza, Jon Sarasua, Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia, Maixa eta Itziar, Hiru-Truku, Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez (Oskorri), Xiradela, Ibon Koteron eta Kepa Junkera.
  • 2005eko abenduaren 30ean Zeberioko herriak omenaldia eskaini zion Mauriziari. Herriko frontoian bere argazki bat dago bere burua animatzeko bere betiko ohiuarekin. "Aupa Maurizia"

Erreferentziak

  1. «Maurizia Aldeiturriaga» (pdf) Bidegileak . .
  2. «Maurizia Aldeiturriaga Zabala» Auñamendi Entziklopedia . .
  3. Aldeiturriaga, Maurizia; Bilbao, Leon. Alboka. Euskal Herriko Soinu Tresnak. .
  4. De la Maza, Gabi. (2013). Baltxakua (Esne zopak). Gaztelupeko hotsak. Txantxangorria.
  5. Kortatu. (1985). Tolosa Inauteriak abestia. Kortatu Albuma. Soñua-- Youtube.
  6. Otamendi, Koldo. (2020). «Musika Zuzenean TB #106: Maria Rivero» hamaika.eus (Hamaika Telebista) . .

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/44%20ALDEITURRIAGA.pdf
http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee150003
https://www.youtube.com/watch?v=A9Gc1wIuPIo?t=21
https://www.youtube.com/watch?v=Ok3hlchPplI
https://www.youtube.com/watch?v=5Ws4o0HalBY
https://hamaika.eus/saioa/musika-zuzenean
http://www.euskomedia.org/aunamendi/150003
http://musikatxorierri.blogspot.com/2011/10/ahots-bereziak-maurizia-aldeiturriaga.html
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/316445385
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes