peoplepill id: maurice-harriet
MH
Spain
1 views today
1 views this week
Maurice Harriet
Spanish lexicographer

Maurice Harriet

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish lexicographer
From
Work field
Gender
Male
Place of birth
Halsou, France
Place of death
Halsou, France
Age
89 years
The details (from wikipedia)

Biography

Maurice Harriet (Haltsu, Lapurdi, 1814ko irailaren 14a – 1904ko otsailaren 16a) euskaltzalea eta hiztegigilea izan zen. Martin Harrieten iloba (Martin Harrieten Pierre seme gaztearen semea).

Bizitza

Zazpi haurridetan bosgarrena zen, eta Maurice, bere anaia Fabien bezala, apaiza izan zen. Mauricek lehenik Larresoron eta gero jesuitek Pasaian zuten ikastetxean egin zituen ikasketak. Ondoren, 1839 ezkero, Parisko Saint-Sulpice apaizgaitegian izan zen. Apaiztu bitartean eta ondoren, irakaskuntzan aritu zen, oratoriarrek Juillyn, Paristik hurbil, zuten ikastetxean.

Gero, anaia Fabienekin batera, Baionara joan zen, biek sorturiko Institution Saint-Léon ikastetxean lan egitera. Azkenean, Baionako apaizgaitegi handira joan, eta han zientziako irakasle eta zuzendari izan zen. Hizlari gisa ospe handia zuen orduko, euskaraz eta frantsesez. Artikulu bat ere idatzi zuen Bossueten gainean: «Jusqu´à quel point et pourqoi Bossuet a adopté le système thomiste» (eskuizkribua).

Euskaltzaleen munduan ere ezaguna zen. Lehen Lore Jokoak hark antolatu zituen, Anton Abadiaren aginduz, 1853an, Urruñan.

1858an Madrila joan zen, eta bertako San Luis de los Franceses eliza, eskola eta erietxeko buru izan zen. 1874 arte egon zen han. Haltsura itzuli, eta han hil zen 1904an.

Idazlanak

Gaztetandik izan zuen euskal hiztegi orohartzaile bat egiteko asmoa. Madrilen material asko bildu zuen, eta beste hiztegigile batekin, Aizkibelekin, adiskidetasun estua izan zuen. Hiztegia bukatu bazuen ere, ez zuen argitara eman. Euskara-frantses hiztegia da. Jatorrizkoa oso mardula da: 3.536 orrialde ditu. Lekukoak oso ugari dira. Eskuizkribu asko ere kontuan hartu zituen Harrietek. Hala ere, hiztegiaren balioa, lekuko idatziei dagokionez, arrunt apaltzen da, Harrietek perpaus eta hitz asko aldatu baitzituen, gehienetan garbizalekeriazko irizpideari amore emanik. Hiztegia argitaratu gabea bada ere, erabili izan da. Azkuek, adibidez, ezagutu zuen, eta bere eranskinean, batez ere, hitz asko jaso zituen. Halaber, Orotariko Euskal Hiztegian kontuan hartu da Maurice Harrieten hiztegia. Endrike Knörrek tesia egin zuen hiztegiaren gainean, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean (Para una edición crítica del diccionario de Maurice Harriet, argitaratu gabea, Gasteiz, 1987). Aipatu behar da, azkenik, Harrietek Haranederren Testamentu Berria argitaratu zuela 1855ean, Dassanceren laguntzaz.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Maurice Harriet is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Maurice Harriet
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes