Quantcast
peoplepill id: martin-ugalde
MU
1 views today
1 views this week
Martin Ugalde

Martin Ugalde Basque writer

Basque writer
Martin Ugalde
The basics

Quick Facts

Intro Basque writer
Was Journalist Politician Writer
From Spain
Type Journalism Literature Politics
Gender male
Birth 11 November 1921, Andoain, Spain
Death 4 October 2004, Hondarribia, Spain (aged 82 years)
Star sign ScorpioScorpio
Politics Basque Nationalist Party, Eusko Alkartasuna
Family
Spouse: Anamari Martinez
Awards
Universal Basque Prize 2003
Lan Onari 2002
The details

Biography

Martin Ugalde Orradre (Andoain, Gipuzkoa, 1921ko azaroaren 11 - Hondarribia, Gipuzkoa, 2004ko urriaren 4a) kazetaria, idazlea eta politikaria zen.

Hainbat urte eman zuen erbestean, ideologikoki nazionalista zelako. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zuen. Euskaltzale amorratua izan zen, eta Franco hil ondorengo lehen euskarazko egunkariaren sortzen lan handia egin zuen. Haren omenez, "Martin Ugalde Kultur Parkea" eraiki zuten jaioterrian.

Biografia

Espainiako Gerra Zibila piztu zenean garai gorriak igaro behar izan zituen Martin Ugaldek eta bere familiak. Gerraostean, 1945 inguruan Diario Vasco egunkarirako artikuluak idazten hasi zen.

1947an bizitza markatuko zion erabakia hartu zuen. Urte hartan, Venezuelara ihes egin zuen, bere bigarren aberri bilakatuko zen herrialdera, eta han 22 urte eman zuen. Hastapenetan, Elite aldizkariaren ardura hartu zuen eta gero Nosotros eta El Farol aldizkarien zuzendari izendatu zuten. Orduan hasi zen fikziozko lanak egiten. 1951ean venezuelar nazionalitatea hartu zuen eta 1955an, ezkondu egin zen bertan ezagututako Ana Maria Martinez Urreiztietarekin, bizitzan osoan zehar lagun izango zuen emakumea. Seme bat eta bi alaba eduki zituzten, han jaioak.

1969an Euskal Herrira itzuli zen, 48 urte zituela. EAJn lanean buru-belarri sartu zen berehala, Zeruko Argia aldizkarian eta Deia egunkaria sortzeko lanetan hartu zuen parte; azken horretan, zuzendariorde, eta euskarazko erredakzioaren arduradun. 1976an Hondarribira joan zen bizitzera. 1982an Karlos Garaikoetxea lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Euskarazko Gaietarako zuzendari nagusi izendatu zuen. 1985ean Eusko Alkartasunean afiliatu zen.

Idazle moduan, euskarazko ipuingintza modernoaren aitatzat ikusten da, 1961eko Iltzailleak narrazio liburuagatik. Venezuelan argitaratutako lan honetan, Latinoamerikako literaturan hain ospetsua zen narraziogintza euskal literaturara ekarri zuen. Bizitza osoko lanarekin bibliografia oparoa utzi zuen: ipuinak, saioak, antzezlanak eta eleberriak.

1990an, Euskaldunon Egunkaria sortzeko taldeetan gogoz egin zuen lan, egitasmoaren arima bilakatuz. Administrazio Kontseiluaren Lehendakari izendatu zuten. Ondorengo urteetan, hainbat omenaldi egin zizkioten: Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen, Andoaingo Udalak seme kuttun, Eusko Jaurlaritzak euskal herritar unibertsal eta Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain. 2002ko ekainean inauguratu zuten Martin Ugalde Kultur Parkea.

2004ko urriaren 4an hil zen Hondarribian, azken urteak gaixorik egonda, Parkinsonak jota.

Lanak

Ipuinak

  • Un real sueño sobre un andamio (Cromotip, 1957)
  • La semilla vieja (Caracas, 1958)
  • Iltzailleak (Caracas, 1961)
  • Las manos grandes de la niebla (Caracas, 1964)
  • Sorgiñaren urrea (Itxaropena, 1966)
  • Itsasoa ur-bazter luzea da (Mensajero, 1973)
  • Tres relatos vascos (Txertoa, 1974)
  • Cuentos de inmigrantes (Ediciones Vascas, 1979)
  • Mantal urdina (Erein, 1984)
  • Mugarri galduen itsumundua (Irun Hiria saria, 1985)
  • Bihotza golkoan (Erein, 1990)
  • Erretiradako trena (Erein, 1997)
  • La semilla vieja y otros cuentos (Alberdania, 2003).

Antzerkia

  • Ama gaxo dago (Cromotip, 1964)
  • Gurpegin aspaldi gertatua (argitaragabea, 1965)

Eleberria

  • Las brujas de Sorjín (Axular, 1975)
  • Itzulera baten historia (Elkar, 1990)
  • Pedrotxo (Elkar, 1995)
  • Mohamed eta parroko gorria (Elkarlanean, 2000)

Historia lanak

  • Síntesis de la historia del País Vasco (Ediciones vascas, 1974)
  • Historia de Euskadi (Planeta, 1981)
  • Biografía de tres figuras nacionales vascas: Arana-Goiri, Agirre, Leizaola (Sendoa, 1984)
  • Lezo Urreiztieta (Elkar, 1990)
  • Manuel de Irujo, un hombre leal a su tiempo (Txertoa, 1992)
  • Nueva síntesis de la historia del País Vasco (Ttarttalo, 1997)

Saiakera

  • Unamuno y el vascuence: contra-ensayo (Ekin, 1966)
  • El problema vasco y su profunda raíz político-cultural (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1980)

Kazetaritza

  • Imágenes de la Semana Santa en Venezuela (Caracas, 1956)
  • Cuando los peces mueren de sed (Caracas, 1963)
  • Hablando con los vascos (Ariel, 1974)
  • Hablando con Chillida (Txertoa, 1975)
  • Bajo estos techos (Caracas, 1979)
  • Batasun eta zatiketaren artean (Elkar, 1989).

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako idazleak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Ugalde Orradre, Martín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . .
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2004-10-05). «Martín Ugalde, escritor» El País ISSN 1134-6582 . .
  3. (Gaztelaniaz) BETI SÁEZ, Iñaki. (2004-10-08). «Martín de Ugalde, una vida y una obra al servicio de la libertad» www.euskonews.eus . .
  4. Martin Ugalde Kultur Parkea. . .

Kanpo loturak

Euskaldun unibertsala saridunak
Euskaldun unibertsala saridunak
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/ugalde-orradre-martin/ar-130588/
https://elpais.com/diario/2004/10/05/agenda/1096927208_850215.html
http://worldcat.org/issn/1134-6582
http://www.euskonews.eus/0271zbk/gaia27103es.html
http://www.kulturparkea.eus/
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=129
https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/martin-ugalde-orradre-1921-2004
http://www.berria.info/ugalde/azala.php
http://www.kulturparkea.com/
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes