Quantcast
peoplepill id: martin-minvielle
MM
1 views today
1 views this week
Martin Minvielle

Martin Minvielle

Martin Minvielle
The basics

Quick Facts

Was Physician
From Spain France
Type Healthcare
Gender male
Birth 1886, Labets, France
Death 1948, Labets, France (aged 62 years)
The details

Biography

Martin Minvielle Lartigau (Labetze, Nafarroa Beherea, 1886 - 1948) euskal medikua izan zen; garai horretan zientzia-dibulgazioaz euskaraz idatzi zuen bakanetakoa izan zen.

Biografia

Labetze Xulian jaio zen. Ikasketak egitera Parisera joan zen; mediku bihurtu eta bertan ezkondu zen. Hala ere ez zituen inoiz ama-hizkuntza eta Euskal Herriarekiko lotura galdu.

Bere bizitzaren azken fasea Amikuzen eman zuen; hor osasungintzan eta gazteak heziz jardun zuen. Gau-eskolak ematen zizkien herriko mutilei eta aldi berean neskentzako ikastegi berri bat zabaldu zuen Donapaleun, "d'Arthez etxea" izenekoan. Hitzaldiak ematen ere ibili zen.

1948an Labetzen bertan hil zen.

Lanak

  • Haur tipien altxatzeaz edo Haurren arthatzeaz liburuxka, Baiona, 1939; emakumeei emandako hitzaldietan oinarrituta; Petit traité de puériculture izenpean frantsesez ere aterata.
  • Une race en danger. L'alcoholisme en Pays-Basque, 1941; hau ere hitzaldietatik abiatuta.
  • Artikuluak idatzi zituen Herria aldizkariko Osagarriaz atalean, Ipar Euskal Herriko garai horretako beste zenbait medikuk bezala.
  • Bulletin du Musée Basque delakoan (1925-1935) 13 artikulu idatzi zituen.
  • Aintzina aldizkarian ere idatzi zuen (1942-1943).

Iturri nagusia

Erreferentziak

  1. Bearnoren auzo-herri euskaldunetan ugariak dira jatorri gaskoia duten deiturak, Minvielle eta Lartigau bezala. Okzitaniera arautuan Minvièla eta Lartigau dira; iturria: Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Ràdio País, Paue, 1992.
  2. L’enseignement agricole, Jean Fourcade.
  3. Hala aipatua Jean Baptiste Althaberen Ziberuko bothanika edo lantharen jakitatea lanean; ikus 110. oharra.
  4. Liburua Amazonen.
  5. Minvielle Euskomedian.
  6. Lantxo honen berri, IKER zentroko katalogoan.
  7. Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan, Amelia Hernández, Iker-20, Euskaltzaindia, 2007; ikus 392.or.
  8. Op.cit. 266.or.

Ikus, gainera

  • Labetze
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/congresos/08021022.pdf
http://klasikoak.armiarma.com/rtf/AlthabeBotanika.rtf
http://www.amazon.fr/Petit-trait%C3%A9-pu%C3%A9riculture-basque-Minvielle/dp/B0017WLTPU/ref=sr_1_3?ie=UTF8&s=books&qid=1275670259&sr=1-3
http://www.euskomedia.org/aunamendi/96086
http://iker-koha.univ-pau.fr/cgi-bin/koha/opac-detail.pl?biblionumber=1058
http://www.euskaltzaindia.net/dok/ikerbilduma/69360.pdf
http://www.mendebalde.com/modulos/usuariosFtp/conexion/archi351A.pdf
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=96086
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes