Maria Antonia Azkue de Markina
Quick Facts
Biography
Maria Antonia Azkue de Markina Azkoitiako (Gipuzkoa) komentu zaharreko moja bat izan zen.
Kondairak
Txikitan komentuko mojek ate aurrean aurkitu zuten kaxa zahar batean sartuta. Mojek zaindu eta mantendu zuten. Eskuetako azazkalik gabe jaio zen ume hau.
Handitzean, mojen araberan deabruak hartuta, krimen larri ugari egiten hasi zen. Itxuraz, komentuko mojek esklabotzat zuten, janari gutxi emanez, eta etxeko lanak egitera behartuz (mojek hori ukatu hartu arren. Abenduko gau batean, moja bat hilik agertu zen. Bere ohean agertu zen, ezkerreko eskuko lehen azazkala falta zuelarik. Hilketa horren errua Maria Antoniari leporatzen zioten, baina ez zen delitu bakarra izan. Hortik aurrera hilketa asko izan ziren, hamargarrena arte. Orduan Maria Antonia desagertu egin zen, eta komentuko atean azazkal markak utzi zituen, inoiz ez zuten aurkitu.
Kondairaren arabera egun ere gauez azazkal zarata entzuten da orain berrituta dagoen eta Kukuherri izeneko aterpetxea den komentu zaharrean eta bertako ate batzuetan azazkal markak daude.