peoplepill id: manuel-de-la-sota
MDLSA
Spain
1 views today
1 views this week
Manuel de la Sota Aburto
Basque writer

Manuel de la Sota Aburto

The basics

Quick Facts

Intro
Basque writer
From
Gender
Male
Place of birth
Las Arenas, Spain
Place of death
Bilbao, Spain
Age
82 years
Education
University of Salamanca,
University of Cambridge,
The details (from wikipedia)

Biography

Manuel de la Sota Aburto, ezizenez Txanka (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1897ko uztailaren 27a - Bilbo, 1979ko abenduaren 29a) euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzale bat izan zen.

Ramon de la Sota enpresaburu eta politikari jeltzalearen semea izan zen, bai eta Ramon de la Sota Aburto politikari abertzalearen anaia ere.

Eli Gallastegi edota Andres Espinosaren lagun mina izan zen.

Bizitza

Zuzenbide ikasketak egin zituen Salamancan eta Cambridgen. Idazlan gehientsuenak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, euskarara itzularazi eta argitaratu zituen. Pyrenaica, Euzkadi eta Euzkerea aldizkarietan argitaratu zituen lan gehienak. Gerra aurrean, antzerkiaren bultzatzaile handia izan zen. Gerra garaian Miarritza joan zen bizitzera. Sotarenak dira: La vieja que pasó llorando (1932), Negarrez igaro zen atsua, Lauaxetak euskaratua, Iru gudari (1933), Libe (1934, Sabino Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerkilana), Los caudillos (Patrick Pearseren The Singer antzerkilana euskal girora egokitu eta J. Altunak euskaratua), Gosemin eta azken ordua (1934), Urretxindorra (1935), Itxaro-Itxarra (1930), Oztin (1932). Bestalde, Diccionario de Retana de Autoridades de la Lengua Vasca delakoan ere lan handia egin zuen. Euskaltzain urgazle izan zen, eta Bilboko Athletic futbol taldeko lehendakari.

Idazlanak

  • Itxaro-Itxarra (1930)
  • Oztin (1932)
  • Negarrez igaro zan atsua. Udabarriko aselia W.B. Yeats olerkari erindarraren "Kathleen-ni-Howlihan"tzazkua". Altuna (1933, Verdes Atxirika)
  • Iru gudari (1933)
  • Libe (1934, Sabin Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerki-lana)
  • Los caudillos (P. Pearseren The Singer antzerki-lana euskal girora egokitu eta J. Altunak euskaratua),
  • Gosemin eta azken ordua (1934)
  • Urretxindorra. Gastetxubentzako antzeztija, atal bakarduna - Iturralde eta Suit (1934, Verdes Atxirika)
  • Buruzagyak. Atal bateko antzerkya (1935, Verdes Atxirika)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alderdi Jeltzalea


The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Manuel de la Sota Aburto is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Manuel de la Sota Aburto
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes