Quantcast
peoplepill id: manu-muniategiandikoetxea
MM
1 views today
1 views this week
Manu Muniategiandikoetxea

Manu Muniategiandikoetxea Spanish painter

Spanish painter
Manu Muniategiandikoetxea
The basics

Quick Facts

Intro Spanish painter
Is Painter
From Spain
Type Arts
Gender male
Birth 1966, Bergara, Spain
Age: 54 years
The details

Biography

Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, 1966) gipuzkoar margolaria da.

Arte Ederretan lizentzia eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (1990), eta Donostiako Artelekun osatu zuen prestaketa bertan eginiko hiru urteko egonaldian. Berehala hasi zen beka, sari eta laguntzak eskuratzen. 1991n, esaterako, Gipuzkoako Artista Hasiberriei eskainitako saria irabazi zuen, baita Bizkaiko Foru Aldundiak deituriko "Bizkaiko Artea" lehiaketako hirugarrena ere. 1995ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntzarako laguntza eta beka jaso zituen, baita Greziako Germination beka ere, besteak beste. 1996an lehenengo sariak irabazi zituen Lizarrako Pintura Bi Urtekoan eta Valentzian ematen den Bancaja Sarian.

1995ean egin zituen bere aurreneko bakarkako erakusketak, eta orduz geroztik, Euskal Herrian ez ezik, Espainiako zein atzerriko hainbat hiritan aurkeztu du bere lana, bakarka zein talde-erakusketetan. 2000. urtean, adibidez, Valentzian, Berlingo Art-Forum azokan, Madrilgo Arco Arte Garaikidearen Azokan, Iruñean, Bilbon, Batzelonan eta Ourensen egon ziren bere lanak ikusgai, eta artearen merkatuan proiekzio handia lortu zuen. Sari eta ezagutza aldetik ere garrantzitsua izan zuen 2000. urtea: Caja de Madridek deitutako Generación 2000 deialdian lehenengo saria eskuratu zuen Espacio con espejos lanagatik, eta Eusko Jaurlaritzak deitzen duen Gure Artean banatzen diren hiru sari nagusietako bat lortu zuen, Palés izeneko lanarekin. Harrezkero lanean eta erakusketak egiten jarraitu du.

Bere lanetan ez zaie gai zehatz batzuei lotzen, baina azken urteotakoetan asko nabarmentzen dira hainbat objekturi buruzko sailak (aulkiak, eraikinak, kutxak...), objektu horiek ikuspuntu askotatik birsortuz, gehienetan kolorearen erabilera indartsuez eta ironia puntu batez, neurri handi zein txikitan. Teknologia berriak ere erabiltzen ditu bere lanerako.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/deed.eu
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/lur-entziklopedia-tematikoa/
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/57760426
https://viaf.org/viaf/57760426
https://isni.oclc.org/xslt/DB=1.2//CMD?ACT=SRCH&IKT=8006&TRM=ISN:0000%200000%207822%20980X
http://datos.bne.es/resource/XX1091954
https://id.loc.gov/authorities/n2004016912
https://www.idref.fr/084059567
https://crai.ub.edu/sites/default/files/autoritats/permanent/a1276692
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes