Quantcast
peoplepill id: madeleine-larralde
ML
1 views today
2 views this week
Madeleine Larralde

Madeleine Larralde

Madeleine Larralde
The basics

Quick Facts

From France
Gender female
Birth 1759, Sare, France
Death 19 September 1794 (aged 35 years)
The details

Biography

Madeleine Larralde (Sara, 1759 - 1794ko irailaren 19a) Sarako emakumea, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zutelako ospetsu bihurtu omen zena, 1794ko Lapurdiko errepresio aldian. XIX. mendeko zenbait aditu katolikoren arabera (Cesar Duvoisin, Pierre Hariztoi, Anton Abadia), ustez fede katolikoa aitortzeagatik hilarazi zuten hamabost urteko neska bat izan zen.

Victor Pierre Dubarat apaizak 1926an erakutsi zuenez, berriz, emakume hark 35 urte zituen preso hartu zutenean, Nafarroako Beran ari zen lanean irule gisa, eta ez zuten fede katolikoagatik hil. Madeleine Larralderen elezahar hura jaso eta La Flor de Larralde obra idatzi zuen Arturo Kanpionek. Felipe Arrese Beitiak ere Larralderi buruz idatzi zuen eta, Maulen, 1886an ospatu ziren Lore Jokoetan, haren omenez aurkeztu zuen Euskaldun martira sara-tar neskatilla Larraldeko Madalenari lanean.. Jean_Baptiste_Daranatz historialariak prozesuaren inguruko bi dokumentu berreskuratu eta aztertu zituen, ‘’Commdamnation à mort’’ alde batetik , non adina eta lanbidea aipatzen diren eta Berara joana zela eta bestetik, “Verbal de mort. Exécution’’, hiltzea jasotzen duena.

Gillotinaz burua moztuta hil zuten Chauvin-Dragonen (Ziburu-Donibane Lohizune), 1794ko irailaren 19an arratsaldeko 5etan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Urrutia 2004, 16. orr.
  2. (Frantsesez)CASTAINGTS-BERETERVIDE, Mayi.- La terreur et la déportation des basques du Labourd 1794. — Donibane Lohitzune : Ikuska, cop. 1994, 103-107 orr.

Bibliografia


Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/deed.eu
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/lur-entziklopedia-tematikoa/
http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/35%20ARRESE.pdf
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes