peoplepill id: luis-garde
LG
Spain
2 views today
3 views this week
The basics

Quick Facts

Intro
Basque writer
From
Gender
Male
Star sign
LeoLeo
Birth
11 August 1961, Pamplona, Spain
Age
62 years
Awards
Euskadi award - Literature in basque
(2016)
The details (from wikipedia)

Biography

Luis Garde Iriarte (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1961eko abuztuaren 11) euskal idazlea da. Filologia ikasi zuen. Egun Donezteben du bizibidea.

Londreseko The Cloud Appreciation Society elkarteko kide zenbakiduna da.

2016an Euskadi Literatura Sariak irabazi zuen, Ehiztariaren isilaldia eleberriagatik. Sari hori irabazi eta gero ere, euskal literatura kritikak arreta urria eskaini zion liburu horri; Pako Aristiren ustez, euskal literaturan dabiltzan gehienek gizartean nozitzen duten ikusezintasunaren erakusgarri da.

Lanak

Poesia

  • Oihan nabarra (2004, Euskaltzaindia - BBK)
  • Haize hegoaren aroak (2007, Pamiela)
  • Gertakarien urtzea (2008, Alberdania)
  • Unplugged (2009, Kutxa Fundazioa)
  • Maizter arrotza (2013, Erein)
  • Trenen abiadura (2014, Pamiela)
  • Eremuen birkalifikatzea (2014, Pamiela)
  • Barbaroak baratzean (2017, Balea Zuria)

Nobela

  • Ehiztariaren isilaldia (2015, Pamiela)

Erdaretan

  • El silencio del cazador (2016, Pamiela), Ehiztariaren isilaldiaren gaztelaniazko bertsioa.

Sariak

  • 2003an, BBK Fundazioak eta Euskaltzaindiak emandako Felipe Arrese Beitia Poesia saria Oihan nabarra lanagatik.
  • 2005ean, Elkarlanean Fundazioaren Joseba Jaka Beka, Gertakarien urtzea liburua idazteko.
  • 2009an, Irungo Udaletxearen eta Kutxa Fundazioaren Irun Hiria Poesia Saria, Unplugged lanari.
  • 2012an, Bilboko Udaletxearen eta Blas de Otero Fundazioaren Blas de Otero-Bilbo Uria Poesia saria, Maizter arrotza liburuari.
  • 2014an, Gipuzkoako Diputazioaren Xabier Lete Poesia saria, Eremuen birkalifikatzea lanari.
  • 2016an, euskarazko literaturaren Euskadi Literatura SariaEhiztariaren isilaldia (2015, Pamiela) eleberriagatik.
  • 2018an, Literatura Kritikoen Espainiako Elkartearen Kritikaren Saria jaso zuen Barbaroak baratzean obrak.
  • 2018an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Poesia Saria, Barbaroak baratzean obrari.

Erreferentziak

Kanpo loturak


Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Luis Garde is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Luis Garde
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes