Quantcast
peoplepill id: julian-zugazagoitia-mendieta
JZM
1 views today
1 views this week
Julián Zugazagoitia Mendieta

Julián Zugazagoitia Mendieta

Julián Zugazagoitia Mendieta
The basics

Quick Facts

Gender male
Birth 1893
Death 1936 (aged 43 years)
The details

Biography

Julián Zugazagoitia Mendieta (Bilbo, 1899ko otsailaren 5a - Madril, 1940ko azaroaren 9a) euskal abokatu eta politikaria izan zen.

Bere omenez, Bilboko Miribillako auzoan, kale batek bere izena darama.

Bere familia Mexikora ihes egin zuen eta bertan bizi dira bere ondorengoak.

Biografia

Langile baten semea, Euskadiko Ezkerraren Gazteak sortu eta berehala kide bilakatu zen. Primo de Riveraren diktaduran Santoñara erbesteratu zuten non idazteari ekin zion. 1931n jaioterriko zinegotzi hautatu zuten eta gero baita Badajozeko diputatu ere. PSOE alderdiko burkide eta kazetaria izan zen. Prieto zuzendari zuen El Liberal egunkarian erredaktore izanez hasi zen; PSOEko burkide eginik, La Lucha de Clases aldizkarian ere idatzi zuen.

Gerra Zibila Madrilen pasa zuen Gobernazioko ministro izan zen, Negrínen gobernuan (1937-1938), eta geroago Defentsa Ministerioko idazkari. Gero Frantziara ihes egin zuen. Parisen erbesteraturik, Historia de la guerra de España (1940) idatzi zuen, bere obra garrantzitsuena, 1936-1939 bitarteko gerran Espainiako errepublikanoen artean izan ziren liskar eta ezadostasun politikoak aztertzeko baitezpadako iturburua dena. Parisen erbesteraturik zela, Gestapok atxilo hartu eta Espainiara itzuli zuten; Francoren gobernuak epaitu eta fusilatu zuen.

Ibilbide literarioa

Egunkari askotan idatzi zuen: La Lucha de Clases eta El Liberal Bilbon; La Vanguardia eta El Diluvio Bartzelonan eta PSOEren El Socialista zuzendu zuen.

Pablo Iglesias, Guerra y vicisitudes de los españoles. Una vida heróica: Pablo Iglesias biografia-lana idatzi zuen (1926). Beste biografia eta eleberri batzuk ere idatzi zituen: Una vida humilde: Tomás Meabe (1927); Una vida anónima: Vida del obrero (1927): El asalto (1930, meatzariei buruz) edo Rusia al día saikaerez gain, eleberriak ere idatzi zituen, 1927ko belaunaldian sar ditzakegunak:

  • Una vida anónima (1927)
  • El botín (1929),
  • El asalto (1930)
  • Los trabajos clandestinos, de 1934

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Julián Zugazagoitia Mendieta. .
  2. Zugazagoitia, Julian. Pablo Iglesias. Espainiako Langile Alderdi Sozialista. Gasteiz, 1980. ISBN 84-300-1976-6.
  3. Zugazagoitia, Julián. Guerra y vicisitudes de los españoles. Bartzelona: Tusquets, 2001. ISBN 84-8310-760-0
  4. Zugazagoitia, Julián. Rusia al día. Madril: Editorial España, 1932
  5. Zugazagoitia, Julián. El botín. Madril: Viamonte, 2004. ISBN 84-95086-84-0
  6. Zugazagoitia, Julián. El asalto. Madril: Viamonte, 2005. ISBN 84-95086-85-9
  7. Zugazagoitia, Julian. Los trabajos clandestinos. Madril: Viamonte, 2005. ISBN 84-95086-88-3
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.euskomedia.org/aunamendi/152548
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/24758360
https://viaf.org/viaf/24758360
https://isni.oclc.org/xslt/DB=1.2//CMD?ACT=SRCH&IKT=8006&TRM=ISN:0000%200001%201761%204963
http://datos.bne.es/resource/XX1137730
https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb12772006n
http://data.bnf.fr/ark:/12148/cb12772006n
http://cantic.bnc.cat/registres/CUCId/a10266008
https://id.loc.gov/authorities/n79143038
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes