peoplepill id: juan-zabaleta
JZ
Spain
1 views today
2 views this week
Juan Zabaleta
Basque writer

Juan Zabaleta

The basics

Quick Facts

Intro
Basque writer
From
Work field
Gender
Male
Place of birth
Errenteria, Spain
Age
56 years
The details (from wikipedia)

Biography

Juan Zabaleta Lekuona (Errenteria, Gipuzkoa, 1894ko otsailaren 7a – 1950eko uztailaren 30a) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen.

Bizitza

Manuel Zabaleta Etxeberria bertsolariaren (Oiartzun, 1866 – Errenteria, 1925) eta Manuela Kristina Lekuona Lopetegiren (Errenteria, 1858 – 1915) seme-alabetan zaharrena zen. Ikasteko gogo bizia izan zuen beti, nahiz eta eskolara bi urtez baizik joaterik izan ez zuen. Irakurzale porrokatua, otorduetan ere irakurtzen aritzen zen. Margolaritzaren zalea ere bazen.

1922ko abuztuaren 30ean, Monika Galarraga errenteriarrarekin ezkondu zen. Bertsozalea eta Xenpelarren iloba Josepa Antoni Petrirenaren adiskide zen Monika; horri esker, bertsolaritzako gertaeren berri bazuen, eta Juanen, Xenpelarren eta beste bertsolari batzuen bertso ugari idatziz gorde zituen. Juanek eta Monikak zortzi seme-alaba izan zituzten.

Errenteriako Fabril Lanera fabrikan lan egin zuen. Han artilea tindatzeko erabiltzen zituzten tindu toxikoen eraginez hil zen segur aski, 56 urte zituela, 1950eko uztailaren 30ean.

Lanak

Antonio Zavalak argitaratu zituen Juan Zabaletaren bertsoak, Pello anaiarenekin batera, Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967) bertso bilduman. Bertso jarriak Bertsolariya aldizkarian argitaratu zituen. Aita Zavalaren arabera haren bertso sail ezagunenak dira: Europako Gerrari (1917), Estropada bati (1920), Errenteriako misioari (1926), Notiziyak baditut Goierri aldetik (1926), Nikolasentzat (1927), Donostiyako estropadari (1931), Maria Magdalenaren ermitan (1942), Pizkor batzueri (1942), Aita Mañueli (1944).

Argitara eman ez diren ehungintzari buruzko hiru obra idatzi zituen gaztelaniaz: Lana-Arte, Textil-Tintura (1935), La práctica de la tintura en aparatos mecánicos sobre lanas (1939) eta La práctica de la tintura en aparatos mecánicos sobre hilados de lana (1939).

Egungo argitalpenak

  • Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (bilduma, 1967, Auspoa)

Erreferentziak

  1. Juan Miguel LACUNZA: «Juan Zabaleta Lecuona», Oarso, 40. zenbakia, 2005.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Juan Zabaleta is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Juan Zabaleta
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes