Quantcast
peoplepill id: joxemari-mendizabal
JM
1 views today
3 views this week
Joxemari Mendizabal

Joxemari Mendizabal

Joxemari Mendizabal
The basics

Quick Facts

Was Aizkolari Athlete Harri-jasotzailea
From Spain
Type Sports
Gender male
Birth 26 February 1947, Aduna, Spain
Death 28 March 2010, Tolosa, Spain (aged 63 years)
Star sign PiscesPisces
Family
Siblings: Jose Martin Mendizabal
The details

Biography

Joxemari Mendizabal Amundarain —kirol arloko goitizenez Mendizabal II.a— (Aduna, Gipuzkoa, 1947ko otsailaren 26a - Tolosa, Gipuzkoa, 2010eko martxoaren 28a) aizkolaria eta harri-jasotzailea izan zen.

Bizitza

Adunako Bordabe baserrian jaioa, bere anaia Martin (Mendizabal I.a) bezala herri kiroletan famatu zen. Oso gazte hasi zen herri kiroletan, harri jasotzen batez ere. Mendizabal II.a pisu handiko harriak jasotzen nabarmendu zen, onenen artean aritu baitzen. 225 kiloko harria altxatzera iritsi zen, eta, batez ere, 200 kiloko harri kubikoari sei minutuan sei altxaldi egin zizkion 1975eko apirilean, Azpeitian: artean inork egin gabeko marka. Istripuz zangoa hautsi zuen erakustaldi batean, ordea, eta urtebetez geldirik egon behar izan zuen. Harri-jasotzea alde batera utzi zuen behin betiko; ez, ordea, kirola.

Garai hartan Leitzara (Nafarroa Garaia) ezkondu zen, eta, gogor entrenatuz, goi mailako aizkolari bihurtu zen 30 urterekin. Lehenengo apustua Aierberen aurka jokatu zuen, kanako launa enbor moztera, eta ezusteko garaipena erdietsi zuen. Handik aurrera, hamabi urtez, apustu asko jokatu zuen. Hiru aldiz izan zen Nafarroako txapeldun (1981, 1984 eta 1987), behin Euskal Herriko txapeldun (1985) eta behin Euskal Herriko txapeldunorde (1987). Txapelketetan eta markak ezartzen trebezia handia erakutsi bazuen ere, apustuetan egindako lanagatik lortu zuen ospea, eta horietan maisu izan zen. Berrogeita bi urterekin kamioilari hasi zen lanean, eta plazetatik erretiratu zen.

Hogei urtez aizkoran norgehiagokarik egin gabe izan eta gero, 2009an berriz entrenatzeari ekin zion, lehiaketara itzultzeko asmoz. 2010eko martxoaren 28an izan zuen lehendabiziko lehiaketa: Jose Mari Olasagastiren aurka jokatutako apustu gogorra, launa kanako zutik jarrita ebakitzea. Mendizabalek hirugarren enborrean bertan behera utzi zuen norgehiagoka, ondoezik. Bere onera itzuli zela zirudien, baina, prentsaurrekoaren ondoren bazkaltzera zihoala, bihotzekoak emanda hil zen.

Erreferentziak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.euskomedia.org/aunamendi/77636
http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=8854
http://paperekoa.berria.info/kirola/2010-03-30/029/006/azken_agurra_eman_diote_mendizabali.htm
http://www.noticiasdealava.com/2010/03/29/deportes/otros-deportes/fallece-el-aizkolari-jose-maria-mendizabal-tras-sufrir-un-infarto
http://www.berria.info/albisteak/40144/joxemari_mendizabal_aizkolaria_hil_da_ondoezik_zegoelako_olasagastiren_kontrako_apustua_utzi_ondoren.htm
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=77636
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes