peoplepill id: joxemari-iturralde
JI
Spain
1 views today
1 views this week
Joxemari Iturralde
Spanish writer

Joxemari Iturralde

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish writer
From
Work field
Gender
Male
Place of birth
Tolosa, Tolosaldea, Gipuzkoa, Basque Country
Age
72 years
The details (from wikipedia)

Biography

Joxemari Iturralde Uria (Tolosa, Gipuzkoa, 1951ko urriaren 20a) euskal idazlea da. 1973an Filologia Erromanikoa bukatu zuen Iruñean. 1975etik irakaskuntzan dihardu, eta 1985az geroztik Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna da irakaskuntza ertainetan. Egun, Tolosako Orixe Institutuan ari da. Hainbat genero landu du bere idazle bizitzan, batez ere haur eta gazte literatura. Helduentzako eleberria ere jorratu du.

1977an, Bilbon, Pott Banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Jon Kortazarren ustez, Pott Banda izandakoaren gizon argia izan zen Iturralde. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna egin zuen, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.

Argitalpen ugaritan idatzi du urtetan: Zehar aldizkarian, Argia, Xaguxarra, Akademia Sekretua eta Garziarena aldizkarietan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Mugalarin... Emak Bakia Baita argitaletxearen proiektuetan parte hartu du.

Musika alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan, eta bere poemak hainbat abeslarik (Ruper Ordorika, Jabier Muguruza/Les Mecaniciens, Alaitz eta Maider) eta abesbatzak (Xun-Xume, Hodeitruk) abestu eta grabatu dituzte.

Euskal PEN Klubaren (Basque PEN) sortzaileetako bat da, eta lehendakariordea izan da. Itzultzaile lanetan ere ibili da: erdaretatik ia hogei liburu euskaratu ditu. Euskaltzain urgazlea da.

Sariak

Iturraldek sari hauek irabazi ditu:

  • 1982an: Bilboko Ipuin Erregaitzak lehiaketako 1. saria.
  • 1983an: Bilbao Hiria ipuin lehiaketako 1. saria.
  • 1985an: Kirikiño ipuin lehiaketako 1. saria.
  • 1989an: Bizkaiko Diputazioaren Nobela lehiaketako 1. saria.
  • 1997an: Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari

Lanak

Ipuinak

  • Dudular (Erein, 1983).
  • Pic-nic zuen arbasoekin (Erein, 1985).
  • Nora noa? (Erein, 2001).

Eleberriak

  • Nafarroako artizarra (Elkar, 1984).
  • Izua hemen (Erein, 1989).
  • Kilkirra eta roulottea (Erein, 1997).
  • Euliak ez dira argazkietan azaltzen (Erein, 2000).
  • Hyde Park-eko hizlaria (Pamiela, 2006)
  • Ilargi horia (Pamiela, 2012)
  • Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013)
  • Perlak, kolpeak, musuak, traizioak (Pamiela, 2015)

Haur eta gazte literatura

  • Zikoinen kabian sartuko naiz (Pamiela, 1986).
  • Londresen nago aitonarekin (Erein, 1987).
  • Ijitoak dauzkat nire etxean (Pamiela, 1988).
  • Bederatzi gutun t'erdi (Erein, 1992).
  • Filipinetan bizi den idazlearen kontuak (Pamiela, 1993).
  • Lehen amodioa Suedian (Ibaizabal, 1998).
  • Kaliforniako neskak (Ibaizabal, 2000).
  • Marmokiñe (Elkar, 2000).
  • Risky eta bere lagunak (Elkar, 2000).
  • Zak zikoina (Elkar, 2000).
  • Azken urtea Lizeoan (Ibaizabal, 2002).
  • Santiago Bidean (Ibaizabal, 2007).
  • Jack destripatzailearen arrastoa (Ibaizabal, 2009)

Itzulpenak

  • Ernest Hemingway: Agurea eta itsasoa (Elkar, 1986)
  • T. S. Eliot: Lur eremua (Joseba Sarrionandiarekin batera)(Hordago)
  • Susan H. Hinton: Errebeldeak (Desclée/Alfaguara, 1988)
  • Susan H. Hinton: Kaleko legea (Desclée/Alfaguara, 1989)
  • Gianni Rodari: Makinaz idatzitako ipuinak (Desclée/Alfaguara, 1989)
  • Roald Dahl: Bakarka hegal egiten (Desclée/Alfaguara, 1990)
  • Roald Dahl: Matilda (Desclée/Alfaguara, 1990)
  • Paul Eluard: Hegal-Arintxu (ikuskizun musikatua)
  • A.Martín/J.Ribera: Ez ezazu sardinarik eskatu garaiz kanpo (Desclée/Alfaguara)(1991)
  • Christine Nöstlinger: Konrad (Desclée/Alfaguara, 1992)
  • Bill S. Ballinger: Kez egindako erretratua (Igela, 1992)
  • Omar Khayyam: Rubaiyatak (Erein, 2001)
  • Ignacio Martínez de Pisón: Bravo anaien altxorra (Elkar, 1997)
  • Bernardo Atxaga: Jimmy Potxolo (moldaketa abesbatzentzat, 1998)
  • Leo Lionni: Munduko etxerik handiena (Pamiela, 2008)

    Erreferentziak

    • "Pott Banda" Jon Kortazar. Bilboko Udala, 2003.

    Kanpo loturak


    The contents of this page are sourced from Wikipedia article. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
    Lists
    Joxemari Iturralde is in following lists
    comments so far.
    Comments
    From our partners
    Sponsored
    Joxemari Iturralde
    arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes