Quantcast
peoplepill id: jose-ramon-furundarena-salsamendi
JRFS
1 views today
9 views this week
Jose Ramon Furundarena Salsamendi

Jose Ramon Furundarena Salsamendi

Jose Ramon Furundarena Salsamendi
The basics

Quick Facts

Is Physician Professor Educator
From Spain
Type Academia Healthcare
Gender male
Birth Usurbil, Spain
The details

Biography

Jose Ramon Furundarena Salsamendi (Usurbil, ?) mediku usurbildarra Hematologia eta hemoterapian espezializatuta dago Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta EHUko irakaslea ere bada.

Aitzindaria izan da osasun arloko gaietan euskaraz argitaratzen. Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean 13 argitalpen biltzen dira, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian, Osagaiz aldizkarian eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin argitaratutakoak (OEE). Administrazioari eta Osakidetzari osasungintza euskalduntzeko plana eskatzeko egin ziren lehenengo urratsetan ere parte hartu zuen 2001ean OEEko ordezkari gisa.

Osasun-zientziez euskaraz argitaratzen den Osagaiz aldizkari akademikoaren zuzendaria da. Bi elkarteren artean egiten dute aldizkaria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen ditu, ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Euskal komunitate zientifikoak egiten dituen aurkikuntza zientifikoetarako transferentzia-tresna ere izan nahi du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Osasun-zientziak
  • Udako Euskal Unibertsitatea
  • Osagaiz aldizkaria

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 20 Apr 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://www.buruxkak.eus/berria/jose-ramon-furundarena-ldquoosasun-zientzietan-asko-ikertu-eta-berritasun-ugari-sortzen-da-baina-orain-arte-ez-da-euskarazko-aldizkaririk-izanquot/155
https://aldizkaria.elhuyar.eus/egilea/453054063/
http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/jose-ramon-furundarena-salsamendi
https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=4409020
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=jose+ramon+furundarena&h_u=1990&h_h=12&h_e=06&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu&orridata=20011121&ikusi=013
http://www.osagaiz.eus/
https://www.youtube.com/watch?v=o0O_QFRPMnc
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes