peoplepill id: jose-ramon-furundarena-salsamendi
JRFS
Spain
11 views today
11 views this week
Jose Ramon Furundarena Salsamendi

Jose Ramon Furundarena Salsamendi

The basics

Quick Facts

From
Gender
Male
Place of birth
Usurbil, Spain
The details (from wikipedia)

Biography

Jose Ramon Furundarena Salsamendi (Usurbil, ?) mediku usurbildarra Hematologia eta hemoterapian espezializatuta dago Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta EHUko irakaslea ere bada.

Aitzindaria izan da osasun arloko gaietan euskaraz argitaratzen. Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean 13 argitalpen biltzen dira, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian, Osagaiz aldizkarian eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin argitaratutakoak (OEE). Administrazioari eta Osakidetzari osasungintza euskalduntzeko plana eskatzeko egin ziren lehenengo urratsetan ere parte hartu zuen 2001ean OEEko ordezkari gisa.

Osasun-zientziez euskaraz argitaratzen den Osagaiz aldizkari akademikoaren zuzendaria da. Bi elkarteren artean egiten dute aldizkaria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen ditu, ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Euskal komunitate zientifikoak egiten dituen aurkikuntza zientifikoetarako transferentzia-tresna ere izan nahi du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Osasun-zientziak
  • Udako Euskal Unibertsitatea
  • Osagaiz aldizkaria

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 20 Apr 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Jose Ramon Furundarena Salsamendi is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Jose Ramon Furundarena Salsamendi
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes