peoplepill id: jose-ramon-ahiartza
JRAA
Spain
1 views today
1 views this week
José Ramón Ahiartza Azurtza
Basque lecturer, author

José Ramón Ahiartza Azurtza

The basics

Quick Facts

Intro
Basque lecturer, author
From
Work field
Gender
Male
Birth
1962, Donostia-San Sebastian, Spain
Age
62 years
Education
University of the Basque Country,
José Ramón Ahiartza Azurtza
The details (from wikipedia)

Biography

Jose Ramon Aihartza Azurtza (Donostia, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko irakaslea da Zoologia eta Animali Zelulen Biologia sailean. 2010ean Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasun liburua argitaratu zuen.

Ia 500 orri dituen liburu horretan ornodunen unibertsoa deskribatu zuen, 780 irudiren laguntzarekin. Argazki horietan munduko hainbat ikerketa-zentro, argazkilari eta irudigileren ekarpena jaso zuen, besteak beste, Melbourneko Museum Victoria, Berlingo Aquariuma, Karen Carr irudigilea, Jakako Instituto Pirenaico de Ecología eta ollscoil na hÉireann, Gaillimh-eko Zoologia saila.

Aihartzak ikasketak Donostiako Alde Zaharreko Faustina Carril andereñoarekin hasi zituen eta Santo Tomas lizeoan jarraitu. 1978 eta 1979an Aranzadi Zientzi Elkarteko Espeleologia sailean jardun zuen. 1986tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko kidea da, eta Talde Eragileko partaidea izan da 1996-2000 eta 2004-2009 tarteetan.

1989an Biologian lizentziatua EHUn, Euskal Herriko faunari buruzko dibulgazio-lanetan jardun izan du eskola eta institutuetan hitzaldiak ematen, artikuluak idazten, eta irrati eta telebistarako saioak egiten. 1993tik irakaslea da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, eta azken Ornodunen Zoologia irakatsi du bertan. Biologian doktore 2001ean, ugaztunen jokabidea eta ekologia ikertzen ditu, eta bereziki saguzarren ekologia espazial eta trofikoa.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira.

Erreferentziak

Kanpo-loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
José Ramón Ahiartza Azurtza is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
José Ramón Ahiartza Azurtza
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes