peoplepill id: jose-goikoa
JG
Spain
1 views today
1 views this week
Jose Goikoa
Spanish architect

Jose Goikoa

The basics

Quick Facts

Intro
Spanish architect
From
Work field
Gender
Male
Star sign
AriesAries
Birth
10 April 1844, Donostia-San Sebastian, Spain
Death
9 July 1911, Donostia-San Sebastian, Spain (aged 67 years)
Age
67 years
Notable Works
Plaza de toros de Atocha
 
The details (from wikipedia)

Biography

Jose Goikoa Barkaiztegi (Donostia, Gipuzkoa, 1844ko apirilaren 10a - ib., 1911ko uztailaren 9a) arkitektoa izan zen. Madrilen egin zituen arkitektura-ikasketak. Donostiako udal-arkitektoaren laguntzaile izendatu zuten 1870ean, eta 1897an berak eskuratu zuen kargu hura. Liberala zen eta Donostiako defentsarako obrez arduratu zen Hirugarren Karlistaldian. Donostiako udal-arkitektoa izan zen bitartean proiektu ugariren zuzendari izan zen, Gros eta Amara Zaharreko zabalguneak tarteko.

Haren obra nagusiak Donostian daude:

  • Polloeko hilerria (1876-1878)
  • Gipuzkoako Aldundiaren jauregia (1879)
  • San Martin merkatua (1882)
  • Goikoa jauregia (1888-1891)
  • Miramar jauregiaren obra-zuzendaritza (1889-1893)
  • San Inazio eliza (1892)
  • Uliako Buskando ur-biltegia (1894). Estaltze-lanak Marcelo Sarasola-k egin zituen 1899an.
  • Moneda baserria berdiseinatzea
  • Artzain Onaren katedralaren inguruko etxebizitza-eraikinen hiri-proiektua (1895)
  • Bretxako merkatuaren handipena (1898)
  • Donostiako ekialdeko zabalguneko Zuloaga eskola (1901)
  • Kontxako pasealekua eta Antiguako tunela.
  • Usurbilgo udaletxea, eskola eta eliza.

Erreformak:

  • Continental hotela (Donostia) zenaren erreforma.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Jose Goikoa is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Jose Goikoa
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes