peoplepill id: jon-zarate
JZ
Spain
1 views today
1 views this week
Jon Zarate
Professor, researcher (UPV/EHU)

Jon Zarate

The basics

Quick Facts

Intro
Professor, researcher (UPV/EHU)
From
Gender
Male
Birth
1979, Lekeitio, Spain
Age
45 years
Education
University of the Basque Country,
The details (from wikipedia)

Biography

Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979)Farmazian doktorea da, UPV/EHUko irakaslea Farmazia Fakultatean eta Euskararen arloko errektoreordea 2014tik.

Ikertzaile

Farmazia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondoren "Sistema endokannabionoideak fluoxetinaren garuneko ekintza-mekanismoan duen inplikazioa" doktore-tesia aurkeztu zuen bertan (2007, Implicación del sistema endocannabionoide en el mecanismo de acción cerebral de fluoxetina) Tesiaren helburua depresioa duten pazienteengan cannabionoide hartzaileen erabilera klinikoak sortzen dituen arazoak arintzea zen. 2009tik aurrera batez ere terapia genikorako bektore ez-biralen ikerketa-lerroan lan egiten du. Mikro eta nanoteknologiak, biomaterialeak eta zelulak aztertzen dituen NanoBioCel ikerketa taldean 20 ikerketa-proiektutan parte hartu du.

2011tik 2014ra UPV/EHUk argitaratzen duen Zientzia eta Teknologiako Ekaia euskarazko aldizkari zientifikoaren zuzendaria izan zen. Euskarazko zientzia dibulgazioko hamarretik gora artikuluren egilea da, batez ere Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian.

Irakasle

2011n irakasle hasi zen Gasteizko Farmazia FakultateanFarmazia eta Elikagaien Zientziak sailean, non 2018an Farmazia-teknologiako laborategi-praktiken gidaliburua izeneko liburu didaktikoa argitaratu zuen,Irakaskuntzaren berrikuntzan aritu izan da alor horretan ere.

Euskararen erabilera medikuntzan zabaltzeko helburuarekin2019-2020 ikasturtean ireki zen "Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan" graduondoko zuzendaria da. UPV/EHUren aditu titulua, Udako Euskal Unibertsitatearekin batera antolatzen dena.

Sariak

  • 2010: Agote saria. Giza Fisiologiaren irakaskuntzarako euskaraz idatzitako ikasliburu batengatik

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Zarate Sesma, Jon.(2007). «Implicación del sistema endocannabionoide en el mecanismo de acción cerebral de fluoxetina.» Teseo, base de datos sobre tesis doctorales www.educacion.gob.es (UPV/EHU) ..
  2. «NanoBioCel: Mikro eta Nanoteknologien, Biomaterialeen eta Zelulen taldea - UPV/EHU» nanobiocel ..
  3. Zarate Sesma, Jon.(2020). Egilearen argitalpenak. Elhuyar ISBN 2603-6614.
  4. «Jon Zarate Sesma :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. Artikuluak» www.inguma.eus ..
  5. Olaetxea, Manuela Igartua; Vizcaino, Edorta Santos; Martinez, Aiala Salvador; Sesma, Jon Zarate; Alegria, Amaia Eskisabel; Hernaez, Begoña Calvo; Martin, Rosa Hernandez.(2018). Farmazia-teknologiako laborategi-praktiken gidaluburua. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9082-916-5 ..
  6. Zarate, Jon.(2017). «Curriculum vitae - Idazkaritza Nagusia - UPV/EHU» idazkaritza-nagusia ..
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 19 Apr 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
Lists
Jon Zarate is in following lists
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
Jon Zarate
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes