Quick Facts
Was | Artist Historian Sculptor |
From | Spain |
Type | Arts Social science |
Gender | male |
Birth | 21 March 1931, Estella-Lizarra, Estella Oriental, Navarre, Spain |
Death | 8 May 2016, Torrevieja, Vega Baja del Segura, Alicante Province, Valencian Country (aged 85 years) |
Peoplepill ID | jon-oria |
Biography
Jon Oria Oses (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1931ko martxoaren 21 - Torrevieja, Alacanteko probintzia, 2016ko maiatzaren 8a) historialaria izan zen.
Bizitza
Gaztetan bere jaioterritik aldenduta, Ingalaterrako Nottinghamgo Unibertsitatean graduatu zen, eta Cambridge eta Londreskoetan osatu zuen bere prestakuntza, haietan lortutako bekei esker.
Bere historialari-lana atzerrian garatu ostean, Alemanian eta Frantzian ere bizi izan zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, osasun-arazoak zirela kausa, Alacanteko Torreviejan hartu zuen bizilekua. 1981ean Londresen aurkeztutako Mysticism in the Work of Marguerite de Navarra (1492-1549) doktorego-tesiaz gain, arteari eta historiari buruzko liburu ugari eman zituen argitara, besteak beste Plato and Renaissance eta Picture Dictionary in Spanish (1984), Visión anglosajona del pueblo vasco (1991), Últimos Reyes de Navarra eta Navarra es una colonia española y francesa (1994). Artegintzan ere ibili zen, gehienbat eskulturan, eta pintura eta zeramika ere landu zituen.
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Jon Oria Osesen web-orria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.