Quantcast
peoplepill id: jon-anza
JA
1 views today
1 views this week
Jon Anza
The basics

Quick Facts

From Spain France
Gender male
Birth 8 January 1962, Donostia-San Sebastian, Spain
Death 11 May 2009, Toulouse, France (aged 47 years)
Star sign CapricornCapricorn
The details

Biography

Jon Anza Ortuñez (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko urtarrilaren 8a - Tolosa, Frantzia, 2009ko maiatzaren 11) ETAko militantea izan zen. 2009ko apirilaren 18tik 2010eko martxoaren 11ra desagerturik egon zen.

Jon Anzak 21 urte eman zituen preso Espainiako kartzeletan. Desagertu baino lehen, sei urtez Ahetzen (Lapurdi) bizi izan zen.

Desagerpena

2009ko apirilaren 18tik ez zen haren berririk izan. Jon Anzak, egun horretan ETArekin hitzordua zuen Okzitaniako Tolosa hirian eta talde armatuarentzat dirua zeraman. Bere neskalaguna izan zen Jon ikusi zuen azkena, trenaraino lagundu baitzuen. 2009ko maiatzaren 15ean bere desagerpena salatu zuten Baionako Auzitegian.

Gainera, 2009. urtearen hasieratik minbizia zuen eta apirilaren 24an medikuarenera joan behar zuen Baionan, baina ez zen azaldu.

2009ko maiatzaren 20an, ETAk Gara egunkariari bidalitako oharraren arabera, Jon Anza desagerpenaren ardura Espainiako eta Frantziako gobernuei egotzi zien .

2009ko uztailaren 25an, Iparraldeko zenbait taldeek, gerra zikinaren aurka eta Jon Antzaren desagerketa argitzeko exigituz manifestazio nazionala deitu zuten irailaren 19rako Donibane Lohitzunen. . Urriaren 2n Gara egunkariak aditzera eman zuenez hainbat polizia espainolek atxilotu eta galdeketetan hil zitzaien. Ondoren Frantzian lurperatu zutela salatu zuten.

Jacques Massey kazetaria era irakaslearen Frantziako hainbat iturrien arabera Espainiako Poliziek egin zuten «Anzaren aurkako kolpea». Are gehiago "gertakari horri buruz" Frantziako poliziak telefono entzuketak dituela ziurtatu du Flammarion argitaletxearen eskutik plazaratzeko duen "ETA, histoire secrète d'une guerre de cent ans" liburuan . 2010eko otsailaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalak Baionako fiskaltzaren eskakizunez, Jon Anzaren desagerpenaren ikerketa ireki zuen. Ikerketen epaile-arduraduna Fernando Andreu izanik.

2010eko martxoaren 11n, Anzaren hilotza Tolosako (Frantzia) gorputegian zegoela hedatu zuen FR3 telebista-kateak; eta albistea hurrengo egunean baieztatu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jon Anza Aldatu lotura Wikidatan
The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
http://studylib.es/doc/8687217/jon-anza---txalaparta
http://www.berria.info/albisteak/39790/Jon_Anzarena_da_Tolosako_gorputegian_agertutako_hilotza.htm
http://berria.info/albisteak/33919/ETAk_Espainiari_eta_Frantziari_leporatu_die_Jon_Anza_militantearen_desagerpena.htm
http://www.gara.net/paperezkoa/20090520/138161/es/ETA-responsabiliza-gobiernos-espanol-frances-desaparicion-Jon-Anza
http://www.berria.info/albisteak/35256/Gerra_zikina_gelditzeko_eskatzeko_manifestazio_nazionala_egingo_dute_irailaren_19an_Donibane_Lohizunen.htm
http://www.gara.net/paperezkoa/20091002/159463/es/Un-cuerpo-policial-espanol-habria-enterrado-Jon-Anza-suelo-frances
http://www.kazeta.info/euskalherria/espainiako-poliziaren-talde-bati-egotzi-diote-jon-anzaren-bahiketa
http://www.kazeta.info/plazalibrea/jacques-massey-kazetariak-jon-anzaren-desagerpenari-buruz-idatzi-duena
http://www.elmundo.es/elmundo/2010/02/09/espana/1265714537.html
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes