Quantcast
peoplepill id: john-andueza
JA
1 views today
1 views this week
John Andueza

John Andueza Basque writer

Basque writer
The basics
Quick Facts
Intro Basque writer
Is Film director Screenwriter Television presenter Writer
From Spain
Type Film, Television, Stage and Radio Literature
Gender male
Birth 27 January 1966, Oregon, United States of America
Age: 54 years
Star sign AquariusAquarius
The details
Biography

John Andueza Altuna, baita Jon Andueza bezala ere ezaguna (Oregon, AEB, 1966ko urtarrilaren 27a) euskal zinema zuzendari, gidoilari, idazle eta telebista aurkezle bat da.

AEBetako Oregon estatuan jaio zen, aita eta ama euskaldunen semea. Aita hil ostean eta urte bakar batekin Arrasatera bizitzera etorri zen. Gaur egun Elgetan bizi da.

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen.

Arrasate Press eta Arrasate Telebistan lan egin zuen. Kazetari gisan, bi aldiz irabazi zuen Rikardo Arregi Saria, 1990ean eta 1991ean. Ondoren, hogeita lau urtez aritu zen Euskal Telebistan aurkezle, aktore, gidoilari eta errealizatzaile gisa: Hor dago koska, Elkanotarrak, Goenkale, Hasiberriak eta beste hainbat saiotan parte hartu zuen. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saioak zuzendu zituen hamaika denboralditan. 2007an, Espainiako Telebista Akademiak sari berezia eman zion berak zuzendutako eta pailazoek protagonizatutako "Trikitraka Trikitron" saioari.

Telebistarako egindako azken lana, ETB 2 katean emititutako "Down-Town" saioa izan zen, zeresan ugari eman zuena, down sindromea duten bi mutilek aurkezten zutelako: Iñigo Hermoso eta Urtzi Urrutia.

Filmografia

Zuzendutako Film laburrak

  • Laugarren Galeriatik (5 lehiaketatan saritua)
  • Bernar (21 lehiaketatan saritua)
  • Aita guria (10 lehiaketatan saritua)
  • Bilintx (6 lehiaketatan saritua)

Zuzendutako Dokumentalak

  • Fatimetu, la llamada del desierto (Orio Produkzioak. Emakunde Saria irabazi zuen 2001ean)
  • Simplemente (Lotura Films. Goia Sarietarako lau hautagaitza izan zituen 2011ean. Leongo Nazioarteko Jaialdian sari nagusia irabazi zuen).

Liburuak

Idazle gisan, “Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa”, Bilboko “Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa”, "Agustin Zubikarai Ipuin Lehiaketa", eta "Juul Saria" irabazi ditu.

  • Larunbatean Bukowskyn (2012)
  • Kankaleko misterioa (2013)
  • San Ferminetan, Lesakan (2014)
  • Prime Time" (2014)
  • Lepoan hartu (2016)
  • Danba! (2017)
  • El último fotograma (2019)
  • Magali ez dago bakarrik (2019)

Erreferentziak

Kanpo loturak


The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 02 Jan 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
Reference sources
References
https://www.txalaparta.eus/es/libreria/autores/john-andueza-altuna
https://www.diariovasco.com/20091218/cultura/andueza-john-andueza-20091218.html
https://vimeo.com/341171832
https://vimeo.com/142793661
https://vimeo.com/143127515
https://vimeo.com/341171306
https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.109034
https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.109039
https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.109043
https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.127029
https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.109049
arrow-left arrow-right arrow-up arrow-down instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube stumbleupon comments comments pandora gplay iheart tunein pandora gplay iheart tunein itunes