Quantcast
peoplepill id: janbattitt-dirassar
JD
1 views today
3 views this week
Janbattitt Dirassar

Janbattitt Dirassar

Basque writer
Janbattitt Dirassar
The basics

Quick Facts

Intro Basque writer
Is Writer Journalist
From Spain
Type Journalism Literature
Gender male
Birth 17 February 1937, Hasparren, France
Age 84 years
Star sign Aquarius
Awards
Prix du Biltzar des écrivains du Pays basque 1996
The details (from wikipedia)

Biography

Janbattitt Dirassar (Hazparne, Lapurdi, 1937ko otsailaren 17a - ) euskal idazlea eta kazetaria da.

Biografia

Hazparnen jaio zen, Zelhai auzoko Irriberria baserrian, eta egun Ziburun bizi da.

Lehen ikasketak auzoan eta gero Hazparneko San Josep ikastetxe katolikoan egin zituen. Hamazazpi urte zituenetik erretiratu arte kazetaritza izan du lanbide. Lehenik Basque Éclair kazetan frantsesezko kronikak idatzi zituen 10 urtez, eta han Marijane Minaberri edo Gexan Alfaro ezagutu zituen. Gero, Basque Éclair erosi zuen Sud Ouest egunkarian jardun zuen, frantsesez zein euskaraz: Donibane Lohizuneko berriak idazten zituen, bai eta euskarazko atal apurrak ere. Egoitza Bordelen duen agerkari hartan 25 urtez aritu zen.

Herria euskarazko astekarian 40 urtez idatzi izan du, lanbidez baino euskaltzalea delako; pilotari buruzko artikuluak egiten hasi zen. 2003tik aldizkariaren zuzendaria da eta 2004tik lehendakaria ere bai.

1996an Sarako Idazleen Biltzarrak ematen dituen bi sarietako bat eman zion, eta 2004tik euskaltzain ohorezkoa da.

Lanak

Erretiratu ostean frantsesez gutxiago eta euskaraz gehiago idazteari ekin dio. Herrian segitzeaz gain bi liburu argitaratu zaizkio eta oraindik ere Sud Ouestek astero ateratzen duen euskarazko artikulu bakarraren egilea da.

Narrazioa

  • Hegiko bordatik (1995, Elkar). Haurtzaroko oroitzapenak.

Nobela

  • Bihotzeko mina (1997, Elkar).
  • Bele xuriak (2013, Elkar).

Erreferentziak

  1. Grafia frantximantean Jean-Baptiste, sarrien Janbattitt erabili izan da euskaraz; Jan Battitt (adibidez EKEren webgunean] edota Jamattitt (Euskaltzaindiarenean) idazkerez ere agertu izan da.
  2. Mikel ASURMENDI: «Marijane Minaberri: Haurrendako idazle xumea izan naiz ni, bertzerik ez», Argia, 1648. zenbakia, 23-11-1997..
  3. «Herria astekaria», EKEren webgunean.
  4. Sarako Biltzarrean saritutakoen zerrenda.
  5. Erreferentzia, Euskararen Bloga delakoan.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
http://www.eke.org/album/kultur_eragileak/literatura/dirassar_jan_battitt
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=382&lang=eu&view=article
http://www.argia.com/97/minaberri.htm
http://www.eke.org/euskara/erabilpen_gida/komunikabideak/herria_astekaria
http://otsare.jimdo.com/prix-biltzar-biltzar-saria/
http://biarritzeuskara.canalblog.com/archives/2009/02/22/13269420.html
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=449
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00449.htm
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1101523831
//www.worldcat.org/identities/containsVIAFID/51191005
https://viaf.org/viaf/51191005
https://isni.oclc.org/xslt/DB=1.2//CMD?ACT=SRCH&IKT=8006&TRM=ISN:0000%200000%205931%203846
http://datos.bne.es/resource/XX1176796
https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb16688130t
http://data.bnf.fr/ark:/12148/cb16688130t
https://d-nb.info/gnd/1053078285
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes