Quantcast
peoplepill id: irkus-robles-arangiz
IR
2 views today
2 views this week
Irkus Robles-Arangiz

Irkus Robles-Arangiz

Spanish painter
Irkus Robles-Arangiz
The basics

Quick Facts

Intro Spanish painter
Is Painter
From Spain
Type Arts
Gender male
Birth 1937, Bilbao, Spain
Age 84 years
Family
Father: Manuel Robles Aranguiz
Siblings: EstitxuIker Robles-ArangizUgutz Robles-Arangiz
Peoplepill ID irkus-robles-arangiz
Irkus Robles-Arangiz
The details (from wikipedia)

Biography

Irkus Robles-Arangiz Bernaola, batzuetan Irkus Robles izenaz ere ezaguna (Bilbo, Bizkaia, 1937) euskal artista da. Manu Robles-Arangiz eta Luisa Bernaolaren seme-alabetakoa, bere bizitza Bizkaiko hiriburuan eta Beskoitzen (Lapurdi) garatu da batez ere.

Biografia

Bere familiaren gorabehera ugariren artean Irkusi Bilbon jaiotzea egokitu zitzaion; hamaika neba-arrebaren artean zortzigarrena da. Jaio eta hilabetera Bizkaiko hiriburutik alde egin behar izan zuten eta Beskoitzera joan; han eman zuen haurtzaroa.

Neba-arrebekin batera nekazaritza lanak eskolarekin batera egin zituen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek herria okupatzea zuzenean bizi izan zuen. Oso gaztetxoak izanik ere Manu eta Luisa gurasoek erresistentziaren alde egiten zuten lanaren jakitun ziren; beren etxean iheslariak ezkutatzen zirela ere bazekiten.

Okupazioa izan zen bere lehen marrazkietarako inspirazio iturria eta zazpi urterekin eskolako lehen saria irabazi zuen. Bestalde, familian artezaletasun handia zegoen. Bilbora itzulita Artes y Oficios izeneko eskolan marrazketa landu zuen José San Sebastián eta Jesús Larrea irakasleekin. Horrez gain antzerkian, dantzan (Olaetarekin) eta kantuan (Soroak laukoarekin) ere aritu zen. 1956an Bilboko enpresa handi batean kartografo lanean hasi zen.

Margolaritzan batez ere 1970eko hamarkadan hasi zen eta hauxe da gehien garatu duen arte esparrua. Beskoitzera 1993an itzulita, bertan du bere estudioa.

Kulturaren munduan Irkus Robles partaide izan den ekimen ugariren artean euskararen irakaskuntza (AEKn irakasle) edo Xiberoko Botza eta Irulegiko irratia euskarazko kateetan egiten dituen kolaborazioak daude.

Margolari

Lehen erakusketa 1973an aurkeztu zuen Bilbon bertan. Hortik aurrera izen handiko arte galeria askotako hainbat erakusketatan esku hartu du, Euskal Herri osoan (Iruñea, Donostia, Gasteiz, Baiona...) eta kanpoan ere bai: Madrilgo Sokoa eta Cano, Mexikoko Museo nazionala, Caracas...

Estiloa

Margolari postinpresionista dela eta haurtzaroaren oroimenek eragin handia dutela esan daiteke.

Edorta Kortadi kritikariaren arabera Arrue, Flores Kaperotxipi, Martiarena eta Sarriegiren bidea segitzen du, haiek baino hiperrealistagoa delarik. Etxahun-Iruri, Xalbador eta arrantzaleen erretratuak nabarmentzen dira. Tratantes eta Leñador de Irurita ere aipagarriak dira.

Hala ere paisaia da Irkus Robles-Arangiz hoberen mugitzen den esparrua; nekazaritza-eremuetako paisaia sinple eta zuzenak margotu ditu; lan aipagarri batzuk: Altzai, Hondarribia, Camino de Perurena. Arrue anaiak, Valverde eta Montes Iturriotzen estiloetatik hurbil koka daiteke hauetan.

Erreferentziak

  1. Irkus Robles Urdazubiko kalostrako erakusketan.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

The contents of this page are sourced from Wikipedia article on 24 Jun 2020. The contents are available under the CC BY-SA 4.0 license.
comments so far.
Comments
From our partners
Sponsored
Reference sources
References
http://archive.is/20120715030853/claustrodeurdax.blogspot.com/2009/05/conoce-irkus-robles.html
http://www.berria.eus/paperekoa/1943/002/001/2016-08-21/haritza_lurrari_nola_anaiak_elkarri.htm
http://www.otxondo-urdax.com/eu/erakusketa/margolariak/17-irkus-roblesnarangiz.html
http://www.euskomedia.org/aunamendi/121452
http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=121452
arrow-left arrow-right instagram whatsapp myspace quora soundcloud spotify tumblr vk website youtube pandora tunein iheart itunes